Etileno tetrafluoroetileno kopolimero
Kimikan etileno tetrafluoroetileno kopolimeroa edo ETFE polimero fluoratu bat da eraikuntza erabilera duena. Etileno eta tetrafluoroetileno monomeroak txandakatu egiten dira katea polimerikoan.
Etileno tetrafluoroetileno kopolimero | |
---|---|
Identifikatzaileak | |
CAS zenbakia | 25038-71-5 |
Du Pont de Nemours etxeak garatu zuen 1940an eta 1970az gero Tefzel marka komertzialarekin merkaturatzen hasi zen[1].
ETFEa material erdi-kristalinoa da eta beiraren alternatiba moduan usatzen eraikuntzan[3].
- ETFEaren dentsitatea 1,7koa da eta beira baino arinagoa eta, gainera, argiaren oso transmisio egokia du.
- Bere pisuari 400 bider eusteko gaitasuna du.
- Tenperatura-tarte zabalean balia daiteke: -80 °C eta 155 °C bitartean.
- Ezaugarri kimiko egokiak ditu, nahiz eta tefloiak baino apalagoak diren.
- Tefloiak ez bezala injekzioz prozesa daiteke.
- Birziklagarria da.
Erabilera
aldatuEFTEa eraikuntzan erabiltzen da bereziki eraikinak gainestaltzeko. Hainbat adibide:
- Munich-ko Allianz Arena estadioa
- Pekingo Igeriketa Zentro Nazionala
- Astanako Khan Shatyr karpa
- Le Havreko Stade Oceane
- Dresdengo jauregiaren barne-estalkia
- Rennesko geltokia
- Kornuallesko Eden proiektua
- Pueblako Cuauhtémoc estadioa
Erreferentziak
aldatu- ↑ «Revista TA 40 - ETFE: Ethylene-TetrafluoroEthylene Copolymer» web.archive.org 2013-03-09 (Noiz kontsultatua: 2021-05-13).
- ↑ «ETFE Ethylene TetrafluoroEthylene Tefzel® | Boedeker» www.boedeker.com (Noiz kontsultatua: 2021-05-13).
- ↑ «Fluoroplastic Comparison - Typical Properties» web.archive.org 2018-11-16 (Noiz kontsultatua: 2021-05-13).