Ethel Arnold

Kazetari, idazle eta sufragista britainiarra

Ethel Arnold (1865eko maiatzaren 26an bataiatua - 1930eko urriaren 5a) kazetari, idazle eta hizlari ingelesa da, emakumeen sufragioaren aldeko aktibista.[1]

Ethel Arnold

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakEthel Margaret Arnold
JaiotzaHarborne (en) Itzuli, 1860(e)ko hamarkada
Herrialdea Erresuma Batua
 Britainia Handia eta Irlandako Erresuma Batua
HeriotzaTotland (en) Itzuli1930eko urriaren 5a (60/70 urte)
Familia
AitaTom Arnold
AmaJulia Sorrell
Anai-arrebak
Hezkuntza
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakkazetaria, idazlea, unibertsitateko irakaslea eta sufragettea

Biografia

aldatu

Ethel Arnold 1865ean jaio zen. Gurasoak Tom Arnold, literatura-irakaslea, eta Julia Sorrell zituen. Bizirik atera ziren haien zortzi seme-alabetatik gazteena zen.[2] Matthew Arnold poeta zuen osaba, eta Thomas Arnold aitona, Rugby Schooleko zuzendari ospetsua.[3][4] Bere ahizpetako bat, Mary Augusta Ward, nobelagilea zen. Beste ahizpa bat, Julia, Leonard Huxleyren emaztea, zeinak Julian Huxleyren eta Aldous Huxleyren gurasoak ziren.[5] Arnoldtarrak eta Huxleytarrak britainiar inteligentziako kide garrantzitsuak ziren.

Ethel Arnold-en aita, Australian, katolizismora bihurtu zen, lanik aurkitu ez zuelako. Gero, Irlandara itzuli zen, eta, 1865ean, katolizismoari uko egin eta anglikano izatera itzuli zen. Lasaitasun handia izan zen emaztearentzat, eta familia Oxfordera joan da bizitzera. Han, aitak lana aurkitu zuen.[6]

Umetan, Lewis Carroll ezagutu zuen, eta bera eta bera ahizpa Carrollen hainbat argazkitan azaldu ziren. Geroago Ethel Arnoldek esan zuen Carrollen arretak etenaldi bat bezala hartzen zituela, zoriontsua ez zen familia-bizitzan. Ethel Arnoldek, heldua zela, Lewis Carrollen laguna izaten jarraitu zuen. Unibertsitatean ez zuen tokirik lortu, eta garrantzi handia eman ei zion Mary ahizparen iritziari. Maryk konbentzitu zuen ez ziokeela jarraitu behar aktore izateko grinari, eta, geroago, esan zuen Ethelek ez zuela nahikoa esperientzia idazle arrakastatsua izateko, nahiz eta Ethelek eleberri bat idazteko eskari bat izan.[2]

Ethel Arnold berandu interesatu zen idazketaz, 1890 eta 1900 urteen artean, baina energia handiz jardun zuen emakumeen boto-eskubideari buruzko hitzaldi-biretan.[7] Britainiar egunkarietarako 400 liburu-kritika idatzi zituen. Platonics, bere eleberri bakarra, “etorkizun handikoa” izan ei zen 1896an, argitaratu zuenean.[2] Eleberriak bi emakumeren arteko erakarpen lesbikoaz dihardu, harik eta gizon batek haietako bat erakarri zuen arte. Ethel Arnold idazketatik argazkigintzara pasa zen. 1898an, Regent Street Polytechnic-en ikasi zuen, eta emaitza onak lortu zituen.[2]

1909an, Estatu Batuetan hitzaldi-bira bat hasi zuen. Carnegie Hallen hitza hartu zuen, eta bere erakusketak ongi hartuak izan ziren. 1910ean itzuli zen, bere arbasoei eta bere seme-alabei, Lewis Carroll bezalako umoristei buruzko hitzaldi-sorta zabala eskainiz.[8] Apirilaren 11n hitz egin zuen Saint-Louisen, Amabel Anderson Arnold-ek eta beste batzuek gonbidatuta. Equal Suffrage League (St. Louis) delakoak erakundearen prestakuntzarako inspirazio-iturri gisa aipatzen zuen haren diskurtsoa.

Ethel Arnold Totland-en hil zen, Wight uhartean, 1930ean.[2]

Galeria

aldatu

Erreferentziak

aldatu
  1. England, Select Births and Christenings, 1538-1975
  2. a b c d e Anne M. Sebba, ‘Arnold, Ethel Margaret (1864/5–1930)’, Oxford Dictionary of National Biography, Oxford University Press, 2004 accessed 6 Nov 2017
  3. Trevor, Meriol (1973). The Arnolds: Thomas Arnold and his Family. New York: Charles Scribner's Sons.
  4. Trevor, Meriol (1973). The Arnolds: Thomas Arnold and his Family. New York: Charles Scribner's Sons
  5. Harris, Muriel. (1920). «Mrs. Humphry Ward» The North American Review 211 (775): 818..
  6. Bernard Bergonzi, ‘Arnold, Thomas (1823–1900)’, Oxford Dictionary of National Biography, Oxford University Press, 2004 accessed 6 Nov 2017
  7. «Ethel M. Arnold (1865-1930) New Woman Journalist» Victorian Periodicals Review 20 (3): 107-111. 1987.
  8. Ethel M. Arnold Lecture Subjects. .

Bibliografia

aldatu

Kanpo estekak

aldatu