Estiletea (latinetik stilus plurala stili) idazkera tresna bat da. Hitza, ordenagailu baten osagarri bat izendatzeko ere erabiltzen da, orohar, PDA edo Smartphone bat. Ohi, haga luzanga eta estu bati egiten dio erreferentzia, gaur egungo bolaluma baten antzerakoa. Estilete asko nabarmenki kurboak dira euren erabilera errazteko.

Estilete modernoak, pantaila ukigarrietan erabiliak PDA eta Nintendo DSan bezala.
XIV. mendean idazteko erabilitako estiloak

Jatorria aldatu

Estileteak, lehen aldiz, antzinako mesopotamiarrek erabili zituzten, idazketa kuneiformean idazteko. Ohi, Tigris eta Eufrates ibaien ertzean eta paduretan hazten ziren kanaberekin egiten ziren, baita Egipton ere, non, egipziarrek, punta zorrotza zuten kanabera zatiekin eginiko estileteak erabiltzen zituzten. Idazketa kuneiformea kanabera moztu batek buztin taula batean presioa egiten zuenean egiten zuen ziri formako markatan oinarritua zegoen erabat. Hortik dator kuneiforme hitza: cuneus = ziria.

Estileteak, garai klasikoetatik XIX. menderarte erabiliak izan ziren argizarizko taulatxoetan idazteko (tabulae), asmo ezberdinekin erabiltzen zirenak, idazkarien oharretatik kontu erregistroraino. Argizarizko taula batzuk, urez betetako gordailuetan kontserbatu dira, adibidez, Hadrianoren Harresiaren gainean zegoen Vindolandako gotorleku erromatarrean. Estilo horien muturretako bat zorrotza zen, idazteko, eta bestea, zapala eta zabala zen, akatsak ezabatzeko.

 
Argizaria erabiltzen duen koadernotxoa eta estiletea, erromatarrek erabiltzen zituztenen berregite bat.

Erabilera arteetan aldatu

Estileteak, gaur egun, arte eta lanbide batzuetan erabiltzen dira. Adibideak: hizkien igurzketa lehorreko transferentzia moduan, diseinuak egitea azalera berri batean ikatz paperarekin eta eskuzko erliebe irarlan tipografikoa. Estileteak, metala eta buztina bezalako materialetan grabatuak egiteko ere erabiltzen da.

Gaur egungo erabilera aldatu

Gaur egun, estilete hitza, datu sarrera modu bati erreferentzia egiteko erabiltzen da, ohi PDA eta tauleta grafikoetan. Modu honetan, tintarik jariatzen ez duen estilete batek, pantaila ukigarri bat ukitzen du, hatza ordeztuz, edo pintzelkadak egiten ditu ordenagailu pantaila batean. Estileteak, Nintendo bideo-joko enpresaren Nintendo DS kontsolarekin ere erabiltzen da. Kontsola honek bi pantaila ditu, horietatik, behekoa, ukigarria.

Estiletea keztutako kristal edo lamina metalikoetan grabazio bat inprimatzeko ere erabil daiteke. Modu hau, hainbat tresnatan erabilia izan daiteke, grabatzeko bolaluma baten ordez, tenperatura maila zabal batean erabili ahal izatearen abantaila baitu, ez da behar baino lehenago trabatu eta lehortzen, eta oso igurzekta gutxi du beste modu batzuekin alderatuz. Ezaugarri hauek, oso erabilgarriak izan ziren, barografo eta sismografo mota primitibo batzuetan, erregistroetan erabiliak, planeatzaileen altitudea zehazteko.

Kanpo estekak aldatu