Vindolanda

erromatar gotorlekua Ingalaterra iparaldean

Vindolanda Britaniako erromatar castrum iraunkor bat izan zen, Hadrianoren Harresiaren zainketa ardura zuen gotorlekuetako bat. Gaur egungo Ingalaterrako ipar-ekialdeko Northumberland konderrian dago, Bardon Mill udalerritik hurbil. 1973an bere hondakinetan Vindolandako oholtxoak topatu ziren[1].

Vindolanda
Bainu militarrak
Datuak
Estatu burujabe Erresuma Batua
Herrialdea Ingalaterra
Ingalaterrako eskualdeaIpar-ekialdeko Ingalaterra
Ingalaterrako konderri zeremonialaNorthumberland
HerrixkaHenshaw
Koordenatuak54°59′25″N 2°22′02″W / 54.9902°N 2.3671°W / 54.9902; -2.3671
Map
Historia
KulturaAntzinako Erroma
Indusketa
ZuzendariakAndrew Birley (en) Itzuli  (2005 -
Emakiduna(k)Vindolanda Trust
BisitagarriaBai
vindolanda.com

2011n Britainiar Museoak oholtxo hauetako batzuk Vindolandako Museoari maileguan laga zizkion.

Euskaldunen presentzia aldatu

Erromako Armadaren soldaduen artean, Vindolandan euskaldunen presentzia ere dokumentatu da. Zehatzago esanda, zaldun barduloez osatutako unitatearen egoitza izan zen.[2]

Erreferentziak aldatu

  1. Vindolandako gutunak, Hadrianoren Harresiko soldaduen lekukotza (Gaztelaniaz)
  2. Krakowka, Kathryn. (2017ko irailaren 28a). «Vindolanda’s cavalry cache uncovered» Current Archaeology (Noiz kontsultatua: 2017ko apirilaren 3a).

Kanpo estekak aldatu