Kimikan estereoisomeria deritzo molekula bateko atomoak espazioan posizio desberdinetan kokatzeagatik sortutako isomeria-motari. Atomoek antolamendu espazial desberdina dute, baina isomeroen artean ez dago bestelako alderik konektibitatean edo lotura-anizkoiztasunean. Estereoisomero deitze antolamendu espazial bakoitza osatzen duten entitateei[1].

Estereoisomeroen artean bi mota bereizten dira[2]:

  • Isomero konformazionalak, konformeroak edo errotameroak. Agertzen diren antolaketa espazial diferenteak molekularen lotura bakunen inguruko biraketaren ondorioa dira. Konformeroak ezin dira bereizi giro-tenperaturan,etengabe biratzen ari direnez, guztiz elkar bihurgarriak baitira.
  • Konfigurazio-isomero. Hauen kasuan estereoisomero bat beste bat bihurtzea ez da gertatzen loturarekiko biraketaren bidez baizik eta loturaren bat etetearen bidez. Hauen artean bi klase bereizten dira:
    • Enantiomeroak: bi formak ispilu-irudi gainjarrezinak dira, gizakion eskuak bezala alegia.
    • Diastereoisomeroak. Karbono asimetriko asko dituzten konposatu organikoetan, konfigurazio esteriko desberdinek era dezaketen isomeroetako bakoitzari esaten zaio. Isomero optikoek ez bezala, diastereoisomeroek ezaugarri fisiko desberdinak dituzte eta ohiko analisi-teknikez bereiz daitezke.

Erreferentziak aldatu

  1. «ZT Hiztegi Berria» zthiztegia.elhuyar.eus (Noiz kontsultatua: 2021-04-28).
  2. Kimika orokorra. Udako Euskal Unibertsitatea 1996, 564-566 or. ISBN 84-86967-71-6. PMC 431201681. (Noiz kontsultatua: 2021-04-28).

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu