Estereoisomero

konstituzio kimiko bera baina atomoen banaketa espazial desberdina duten isomeroak

Estereoisomero edo isomero espaziala formula molekular bera duen isomeroa da, atomoen arteko lotura berak ere dituena, baina atomo horiek espazioan modu desberdinetan antolatuta daude (egitura tridimentsionalean).

Azido laktikoaren bi estereoisomeroak

Isomero mota hauek ez dira nahastu behar egiturazko isomeroekin, atomoen arteko lotura desberdinak dituztenak (glukosa eta fruktosa, adibidez; formula bera dute, baina talde funtzional desberdinak -aldehido eta zetona, hurrenez hurren-).

Molekula enantiomeroak estereoisomeroetako mota bat dira.

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu