Gaztelako Koroa
- Artikulu hau Gaztela koroari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Gaztela (desbideraketa)».
Gaztelako Koroa (gaztelaniaz: Corona de Castilla; latinez: Corona Castellae), entitate historiko gisa, 1230an sortu zen behin betiko, Fernando III.a Gaztelakoak Leongo Erresuma inbaditu zuenean. Egile batzuen iritziz, hala ere, bi lurraldeen Gorteek bat egin zutenean hitz egin daiteke Gaztelako Koroaz, hamarkada batzuk geroago. 1230ean, Fernando III.ak Leongo errege koroatu zuen bere burua. Bertan, Toledoko Erresuma eta Leongo Erresuma (Galiziakoa barne) sartzen ziren.
Gaztelako Koroa Corona de Castilla Corona Castellae | |||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
1230 – 1715 | |||||||||
Monarkia feudala | |||||||||
| |||||||||
Geografia | |||||||||
Hiriburuak | Gorte ibiltaria. 1561etik aurrera Madril | ||||||||
Kultura | |||||||||
Hizkuntza(k) | Gaztelania, asturleonera, galego, euskara eta mozarabiera | ||||||||
Erlijioa | Kristautasuna, Judaismo eta Islam | ||||||||
Historia | |||||||||
Gaztela eta Leongo erresumen batasuna | 1230 | ||||||||
Planta Berriko dekretuak | 1715 | ||||||||
|
Bizkaia, Gipuzkoa eta Araba euskal lurraldeak ere Gaztelako Koroan sartu ziren, XIII. mendearen hasieran konkistatuak izan ondoren. Bizkaiak jaurerri izaten segitu zuen; Gipuzkoa eta Araba probintzia bihurtu ziren. Errege-erregina Katolikoen 1492ko konkistaren ondoren, aurreko Granadako Erresumak izena gorde zuen, eta erresuma jiteko lurralde berria Gaztelako Koroan sartu zuten. Granadari Nafarroako Erresumak jarraitu zion, 1512an konkistatua izan baitzen. Nafarroak erresuma estatusari eutsi zion, baina Gaztelako Koroaren barnean, 1515ean hari atxikia izan ondoren.
XVII. mendearen amaieraz geroztik, Gaztelak galdu egin zuen berezko zituen erakundeen funtzionaltasuna, adibidez, Gaztelako Gorteena: ez ziren biltzen gehiago. Filipe V.a Borboikoaren etorreraz, berretsi egin zen absolutismorako joera, koroan zentratua, eta Gaztelako Koroari, gainera, Aragoiko Koroa atxiki zitzaion, azken horiek (Katalunia barne) gerra galdu ondoren.
Erreferentziak
aldatuKanpo estekak
aldatu
Artikulu hau Espainiako historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |