Eskualdea (Eraztunen Jauna)
Eskualdea (The Shire ingelesezko jatorrizko bertsioan) Tolkienen legendarium ospetsuan agertzen den fikziozko toki bat da, hobbiten jatorrizko eskualdea. Hobbita eta Eraztunen Jauna lanetan agertzen da. Euskarazko izen hori Agustin Otxoa Eribekoren itzulpenean agertzen da[1].
Kokapena
aldatuTolkienen legendariumaren zatirik handiena gertatzen den Arda munduko kontinenteetako bat den Erdialdeko Lurraldearen iparmendebaldean dagoen. Era berean, Eriador lurralde handiaren barnean zegoen, antzina Arnor erresuma existitu zen tokia. Bertan soilik hobbitak bizi dira, gizakiekin lotuta dagoen arraza bat, bere altuera baxuagatik bereizten dena. Eguzkiaren Hirugarren Aroaren erdialde inguruan sortua, bere historia ezaguna oso laburra da, eta gertaera garrantzitsurik gabekoa, bertako biztanleen izaera baketsua dela eta, Eraztunaren Gerran gertatutako jazoerak izan ezik.
Izena
aldatuHobbitek, batzuetan Sûza (Eskualde) edo Sûzat (Eskualdea) deitzen dute, jatorria rohanera hizkuntzan duten hitzak, Rohaneko hizkuntza, Eskualdea kolonizatu aurretik ezagutu zutena. Bestalde, elfoen sindarin hizkuntzan i Drann deitua da. Lau Laurdenak ere deitua da, bere lurralde banaketari erreferentzia egiten dion izena. Ingelesez farthing direnak, euskaraz laurdenak, lau dira, Iparraldekoa, Hegoaldekoa, Ekialdekoa eta Mendebaldekoa[1].
Berez Hobbita lanean espreski aipatzen ez den arren, Tolkienek jada bazuen buruan Eskualdea nolakoa izango zen ideia bat, "ofizialki" Eraztunen Jauna lanaren lehen atalean sortua eta nagusiki Birmingham hiriko Sarehole auzoan inspiratua, idazlea bera bere haurtzaroan bizi izan zen tokia.
Geografia
aldatuEskualdeak 193 kilometro (120 milia)ko luzera zuen Urruneko Muinoetatik Baranduinen Zubiraino, eta 241 kilometro (150 milia) iparraldeko mortuetatik hegoaldeko uharketaraino. Orotara, egile batzuen arabera, 21.400 milia karratu edo 55.000 kilometro karratuko azalera zuen.
Baranduin ibaia (hobbitek Brandiarno deitzen zutena) Eskualdearen ekialdeko muga zen, hobbit batzuk Oreinetan ere bizi ziren arren, ibaitik ekialdera eta Hesi Garaiaren mendebaldean kokatua, azken hau, handik gertu zegoen Oihan Zaharretik zetozen inbasioen aurka Eskualdeko lurrak babesteko balio zuena. Dena den, Oreineta ez zen Eskualdearen zati bezala onartu Eraztunaren Gerra amaitu arte, Elessar erregeak ofizialki eman zituenean. Iparrean eta mendebaldean, Eskualdeak ez du inongo muga topografikorik, baizik eta hegoaldeko eta ekialdeko bide zaharrek eta ezaugarri geografiko pobre batzuk mugatzen dutela, Dorreko Muinoak kasu.
Erreferentziak
aldatu- ↑ a b «Eraztunen Jauna III, eta Tolkienen lanaren euskarazko itzulpena» sustatu.eus (Noiz kontsultatua: 2022-01-16).