Rohanera
Rohanera, Tolkienek bere legendarium ospetsuan, batez ere Eraztunen Jauna eleberrian, asmatutako hizkuntza bat da. Rohan erresuman hitzegiten den hizkuntza da, eta Erdialdeko Lurraldeko gizakien hizkuntza guztiak bezala, adunaikoarekin lotua dago, Numenortarrek hitzegiten zuten hizkuntza.
Bere lanetan, Tolkienek, Oestron edo amankomuneko hizkuntza irudikatzeko ingelesa erabili zuenez, anglosaxoiera edo antzinako ingelesea erabili zuen rohanera irudikatzeko, Oestronaren arbasoa ez bazen ere, lotutako hizkuntza bat baitzen, ezaugarri kontserbadoreagoak zituena.
Rohirrimek, euren lurrei, Eo-marc, Zaldunen marka edo, soilik, Marka deitzen diete. Gainera, euren buruak, Eorlinga deitzen dituzte, Eorlen semeak, Jatorrizko rohaneraz, euren lurra, Lôgrad deitzen da, lô/loh elementuekin, anglosaxoierako "eo"ri dagozkionak, zaldia esan nahi duena.
Hobbiten oso antzinako izen askok, antzekotasunak dituzte rohanerarekin, Eskualdeko biztanleen arbasoak, Anduin ibaiaren goiko zatian bizi baitziren, rohirrimen arbasoengandik oso gertu, eta, dirudienez, mestizaia handia egon da eskualde horretan, hizkuntzari dagokionez. Hobbit hitza bera ere, rohanerazko Holbytlan hitzetik datorrela uste da (zulo eraikitzaileak).