Oreineta (Buckland ingelesezko jatorrizko izenez), Tolkienen legendarium ospetsuan eta Eraztunen Jauna eleberrian agertzen den fikziozko toki bat da. Batzuetan, Oreineta Herrialdea izena ere jasotzen du.

Erdialdeko Lurraldea bezala ezagutzen den kontinentearen iparmendebaldean dago, eta, era berean, Eriador eskualdean, Eskualdea bezala ezagutzen den lurraldean. Eguzkiaren Hirugarren Aroko XXIV. mendean sortu zuen Gorhenhad Oreinzaharrek, eta, hasiera batean, Eskualdetik at zegoen toki bat izan bazen ere, Eguzkiaren Laugarren Aroko lehen urteetan, honekin elkartu zen. Bertan, soilik hobbitak bizi dira, gizakiekin lotutako arraza bat, bere garaiera txikiagatik bereizten dena.

Geografia aldatu

Oreineta, Eskualdea eta Baranduin ibaiaren ekialdean dago, ibai hau, hobbitek, Brandiarno bezala deitzen dutelarik.

Iparraldean, Oreinetako Atearekin muga egiten du, Oreinetarako sarrera bakarra dena, Baranduin ibaiaren zubitik gertu dagoena eta Eskualdetik hogeitamar milia ingurutara dagoen Bree herrixkatik datorren Ekialdeko Bide Handian kokatua. Mendebaldean, Baranduin ibaiarekin muga egiten du. Ekialdean, Oreinetan bizi ziren hobbitek, Hesia hazarazi zuten sastraka handi eta sendo bat, gertu zegoen Oihan Zaharreko gaizkiaz babestu eta, honela, muga bezala erabiltzeko. Hesiak, hegoalderantz jarraitzen zuen, Sahatsuste ibaia, Hesi Amaiera izeneko herritik gertu Baranduinekin bat egiten duen tokirarte.

Oreineta herria aldatu

 
Brandi etxearen irudikapena, Matěj Čadilena.

Oreineta herria (Bucklebury jatorrizko ingelesezkoan), Oreineta muinoaren ekialdean dagoena, eskualde honetako herririk garrantzitsuena da. Bertan dago Brandi etxea, Gorhenhad Oreinzaharrek muinoaren oinean eraiki zuen smial bat, Eskualdeko funtzionariorik garrantzitsuenetako bat zen Oreinetako Jaunaren etxea bihurtu zena. Eskualdea, Eriador eta Rohani buruzko liburuak, horietakoren batzuk, rohirrimen erresumarekin harreman onak zituen Merry hobbitak idatzitakoak, ugari diren liburutegi bat du. Bereziki, Eskualdeko Belar gida, hobbitek hain gogoko zuten piparentzako belarrari buruzkoa dena, Eskualdeko antzinako hitz eta izenak, non rohaneraren eta hobbitek erabilitako hitz batzuen arteko lotura ikertzen den, eta Eskualdeko Kronologia nabarmentzen dira.

Oreineta herriko Almadibia aldatu

Oreineta herriko baltsatokia (Bucklebury ferry jatorrizko ingelesezkoan), Eskualdetik Oreinetara igarotzeko bigarren pasabide nagusia da, Baranduineko Zubiaren ondoren. Esan zenez, zubi honetatik hogei bat milia iparraldera zegoen, baina, dirudienez, distantzia hau, Tolkien beraren akats bat izan zen, eta, Eraztunen Jauna eleberriaren ediziorik berrienetan, hamar miliatara zuzendua dago. Ez du tripulatzailerik, hobbitek, behar zutenaren arabera erabiltzen baitzuten. Kraskuneko etxe berrirako bidean, Frodok, Sam Gamgeek, Merryk eta Pippinek, ibaia, baltsa bat erabiliz zeharkatu zuten, Nazgûl bat iritsi baino lehen, honek, Baranduin ibaia zubitik inguratu behar izan zuelarik, ibaiaren mendebaldeko ibarrean ez baitzegoen txaluparik. Peter Jacksonek eginiko Eraztunaren Elkartearen zineko bertsioan, Nazgûlarekin topaketa, askoz azkarrago gertatzen da.

Kraskun aldatu

Kraskun (Crickhollow jatorrizko ingelesezkoan), iparraldean duen Ehortziberri eta hegoaldean duen Oreineta herriaren artean dagoen herri bat da. Oreinetako Bideak zeharkatzen du, eta, gainera, bertatik, Oihaneko Atera Oreinetako etxaldeetatik eta baratzeetatik iristen den bide bat abiatzen da. Eguzkiaren Hirugarren Aroko 3019. urtean, Zorrozabalenea saldu ondoren, Frodo Zorrozabal, Kraskuneko etxe batetara bizitzera joan zen. Merryk eta Fredegar Bolgerrek, etxea, ustez, Frodo erretiroan bizitzeko prestatu zuten, baina etxearen erosketa, Frodo eta Sam Eskualdetik diskrezioz irtetea ahalbidetzeko amarru bat izan zen. Handik egun batzuetara, Nazgûlek eraso zuten etxea. Merry eta Pippin, Eskualdera itzuli ondoren, denbora batez Kraskuneko etxean elkarrekin bizi izan ziren.

Hesi Garaia aldatu

Hesi Garaia, Oreineta babesten zuen zuresi bat zen. Baranduin ibaiaren ertzetik zihoan zubitik abiatuta, kurba zabal bat eginez, Hesi Amaiera herriraino, non Sahatsuste ibaia basotik irteten eta Eskualdeko ibaiarekin elkartzen zen tokiraino. Bere luzera osoa, muturretik muturrera, hamar milia ingurukoa zen. Jakina, babesa ez zen erabatekoa, landaretza hesiaren inguruan toki askotan hazten baitzen. Oreinetako jendeak, ilunabarrean, Hesiko ateak giltzaz ixten zituen.

Hesi Amaiera aldatu

Hesi Amaiera (Haysend jatorrizko ingelesezkoan), Oreinetako hegoaldeko muturrean dagoen herrixka bat da, Sahatsuste ibaia Baranduinekin elkartzen zen tokian, eta Hesi Garaiaren amaiera adierazten zuen. Izen hau, hesiaren muturrean eraikita zegoelako jasotzen du. Tom Bombadilen olerkiaren arabera, bertako biztanleek, hobbit gehienek baino jokaera suar eta babesleagoa zuten, batere harritzekoa ez dena, herrixkaren kokapen arriskutsua dela eta.

Historia eta kultura aldatu

Oreineta, Eguzkiaren Hirugarren Aroko 2340. urtean kolonizatu zuen Gorhenhad Oreinzaharrek, Merryren arbasoa zena. Gorhenhad, Oreinetako lehen Jaun bihurtu zen eta Brandiorein abizena hartu zuen.

Oreineta, Baranduin ibaiaren mendebaldean aurkitzen ez denez, lurralde hau, Arthedaineko Argeleb II.a erregeak hobbitei emandako lurraldearen zati ez da. Oreineta ez zen Eskualdearen zati izango Eguzkiaren Laugarren Aroaren hasierararte, Elessar erregeak, Oreineta eta Mendebaldeko Muga, Eskualdeko zati ofizial izendatu zituen arte.

Oreinetako hobbitak, gainontzekoengandik zertxobait ezberdinak dira: arriskurako prest daude, eta ez dira Eskualdeko hobbitak bezain inozoak. Gauez, euren etxeetako ateak giltzaz ixten dituzte, eta, Oreinetako adarrak joz gero, armak erabiltzeko prest daude. Beharbada horregatik ez zuten okupatu oreineta Sarumanen gaizkileek. Biztanle gehienak, jatorrian, Indartsuen klanekoak ziren, eta itsasontziak erabiltzen zekiten hobbit bakarrak ziren.