Rohan (Eraztunen Jauna)
Rohan J. R. R. Tolkien idazle hegoafrikar-ingelesaren Eraztunen Jauna trilogian agertzen den erresuma bat da. Artzai eta nekazari herri bat da, Gondorretik iparraldera dago, Erdialdeko Lurraldean. Oso ezaguna da bere zaldiengatik, eta Gondorren aliaturik garrantzitsuena da. Erresuma honen gobernua, beti dinastia beraren gain egon da, Eorlen etxearen gain, alegia. Elfoen sindarin hizkuntzan Calenardhon (erresuma berdea) edo Rochand (zaldien lurraldea) deitzen zen, azken honetatik eratorri zelarik izen erabiliena.
Geografia
aldatuTolkienek, Rohan, haizeak mugitutako larre handietako lur bezala deskribatzen du, Asiako estepen edo Argentinako Panparen antzerakoa. Klima epel bat du, kontinental erakoa. Askotan, Tolkienek "larre itsaso" bezala aipatzen du. Eguzkiaren Hirugarren Aroaren amaieran, Eraztunaren Gerran, Rohanen azalera, Gondorren lurraldeen heren bat zen, eta jatorrian, Calenardhon izenarekin, Gondorren probintzia bat izan zen.
Eskualdeak
aldatuRohango lurraldea hiru eskualdetan banatzen da:
Estemnet
aldatuEstemnet edo "Ekialdeko Lautada", erresumako larre eskualde handia, Entaguas eta Anduin ibaien artean kokatua, El Paramo izeneko goi ordokia iparraldeko muga bezala duelarik.
Oestemnet
aldatuOestemnet edo "Mendebaldeko Lautada", bere izena rohaneratik dator: _emnet_ "lur laua, lautada" esan nahi duena, eta Mendi Zuriak eta Entaguas artean dagoen larre lurraldeari erreferentzia egiten dio, iparraldeko muga bezala Fangorn basoa eta hegoaldeko muga bezala, Elurtua izeneko ibaia.
Basamortua
aldatuFangorneko basoa eta Anduinen Bihurguneen artean dagoen lurraldea. Iparraldeko muga bezala Limargi ibaia du, eta, hegoaldeko muga bezala Estemneta. Larre urriko goi ordoki bat da, eta Hirugarren Aroaren amaieran, bertan ez zen ia inor bizi. Bertatik igaro ziren Legolas, Aragorn eta Gimli, Merry eta Pippin bahitu zituztenen bila zihoazenean.
Mugak
aldatuHonako hauek dira Rohanen mugak: Isen eta Adorn ibaiak mendebaldean, Isengardekin eta Dunledinarren lurrekin muga egiten den tokia dena, hegoaldean, Mendi Zuriak eta Meiringeko Korrontea, Gondorretik banatzen dutena, ekialdean Entaguas ibaiaren ahoak eta Limargi ibaia iparraldean.
Hiriak
aldatuHiriburua Edorasen dago, Mendi Zurietatik gertu. Edorasen punturik gorenean, Rohaneko erregeen gaztelua dago, Meduseld edo Urrezko Gaztelua deitua.. Meduseld, urrezko teilatudun eraikin handi bat zen, Eorlen seme eta Rohirrimen bigarren errege izan zen Bregok eraikia, 2569. urtean. Bere barnean, erregearen urrezko tronua zegoen, urrez estalitako zutabe handiak eta erliebedun paretak nondik tapiz aberatsak zintzilik zeuden.
Beste hiri garrantzitsu bat Aldburg da, Ekialdeko Foldearen hiriburua eta Eorlen jaiotza hiria. Sagrarioa, mendietako babesleku bat da, Edorasetik eta Rohirrimen gotorleku den Helmeko Abismotik gertu dagoena.
Banaketa politiko-administratiboa
aldatuZaldizkoen Marka, hala deitzen baitzioten Rohirrimek euren lurraldeari, politikoki, hiru banaketatan antolatua zegoen, hauek, aldi berean, banaketa militarrak osatzen zituztelarik.
Foldea
aldatuRohaneko erresumako banaketa politiko-militarra. Foldea erresumaren erdialdea zen, Marka Nagusia bezala ezagutzen zena. Bere hiriburua Edoras zen, non errege etxeak eta bere senideak bizi ziren. Bere ekialdeko muga, xehetasunetan asko sartu gabe, hegomendebalderantz Elurtua ibaia eta Entaguas ibaia batzen diren tokitik, mendietaranzko lerro bat zen.
Ekialdeko Foldea
aldatuRohaneko beste banaketa politiko-militarretako bat, Ekialdeko Marka bezala ere ezaguna. Ered Nimraisen iparraldeko adarretatik Edorasen ekialdera hedatzen zen, ekialdeko lerrotik "Uharken Muga"raino (hau da, Glanhirrek mugatutako lurralderaino), Entaguas eta mendien artean. Bere egoitza, Foldearen ondoan zegoen, Edorasen, baina, kontu militarretarako, nahiago zen Aldburg.
Mendebaldeko Foldea
aldatuRohaneko hirugarren eta azken banaketa politiko-militarra, Mendebaldeko Marka ere deitua, bere eragin lurraldea, banaketa militarra baino mugatuagoa zen arren. Mendi Zurietan zehar hedatzen zen, Edoras eta Thriyrneren artean, Isen ibairaino. Bere egoitza Kuernabillan zuen.
Egitura militarra
aldatuIkusi denez, banaketa militarrak banaketa politikoekin lotuta daude, eta Marka izena hartzen dute, Rohanen hiru marka daudelarik: Nagusia, Edoras hiriburu duena, Ekialdekoa, Aldburgen, eta, azkenik, Mendebaldekoa, Kuernabillan.
Markako mariskalak
aldatuMarken buru, Markako mariskalak ziren, maila militar garaiena zena, Erregearen kontseilariez gain. Hirugarren aroaren amaieran eta Theodenen erregealdian, honako hauek ziren mariskalak: Eomer, Hirugarren Mariskala, Ekialdeko markaren buru, Theodred, Bigarren Mariskala, Mendebaldeko markaren buru. Garai horretan, ez zegoen Marka Nagusiko buru zen Lehen Mariskalik, ez baitzegoen horren beharrik Rohan bakean egon zen bitartean, hau, Elfhelmek gidatzen zuen Mariskal mailarekin, baina zuzenean erregearen zerbitzura zegoen.
Isenen Ibien Guduen ondoren, Erkenbrandek, Mendebaldeko Foldearen jaunak, bigarren marka zuzendu zuen, Theodred lehen guduan hila izan zenean, baina ez zuen aginterik hartu, jada gizon edadetua baitzen. Mendebaldeko Markako soldaduak Pelennorreko Landetako Gudura gidatu zituena, Grimbold izan zen, eta Elfhelmek zuen maila berarekin. Gandalfek Theoden sendatu zuenean, Eomerrek hartu zuen Lehen markako agintea Lehen Mariskal bezala. Erregea Pelennorreko Zelaietako guduan hil ondoren, Eomer erregea geratu zen Marka Nagusiko agintearekin, Elfhelm Hirugarren Mariskal kargura igoa izan zen eta Erkenbrandek Bigarren Mariskal izaten jarraitu zuen hil zen arte.
Eored
aldatuZalditeria eraketa bat da, gutxi gora-behera 120 soldadukoa, bikain muntatu eta hornituak. Markako Mariskal bakoitzak, bere ondoan, Bere Etxeko Eored bat zuen, hau da, zuzenean Mariskalaren aginduetara zeuden zaldunak, eta Markaren egoitzan bizi zirenak. Gainontzeko Eoredek Kapitainak zituzten buru (Dunhereren kasuan bezala), Mariskalek aukeratuak euren kemen eta entrenamenduaren arabera.
Eored izena anglosaxoia da eta zaldia esan nahi duen _eoh_ partikulaz eta zamalkatu esan nahi duen _rád_ partikulaz osatuta dago.
Eohere
aldatuIzen hau, Rohango zalditeria osoak hartzen zuen, eta, jakina, erresumako Eored guztiek osatzen zuten. Markako Zaldizko Guztien Nomina osoa ere deitzen zen. Erregea bera zen buru, bere Mariskal Nagusiek aholku militarrak ematen zizkiotelarik, baina hauek sekula ez zuten erabaki estrategikorik euren kabuz hartzen. Erresumaren garairik oparoenetan, esaten denez, Eohereak 120 mila zaldizko soldadu izan zituen. Sagrariorako, Theoden erregeak 10.000 zaldun bakarrik bildu ahal izan zituen, eta, horietatik, 6.000 baino ez ziren joan Minas Tirithera.
Eored bezala, bere izena anglosaxoi hizkuntzatik dator bere bigarren partikula _here_ delarik, Armada, gudalostea esan nahi duena, hau da, Zalditeria Armada.
Infanteria
aldatuRohango infanteria, gizon indartsu eta azkarrez osatuta zegoen, batipat Paramo eta Mendebaldeko Foldekoak. Pikekin armatuak zeuden, eta, euren gorputza, kasket eta sare kotaz estalia zegoen. Arkulariak, Infanteria taldearen zati ziren, baina euren aldetik osatzen zituzten konpainiak. Arkularien eoredak ere bazeuden arren, baina hauek gutxienak ziren. Eraztunaren Gerran, infanteria oso garrantzitsua izan zen, bereziki Isenen Ibietako guduan eta Kuernabillako Guduan. Ez dago zehatz jakiterik zenbat gizonek osatzen zuten, baina, kalkuluen arabera, konpainia bakoitzeko 200 eta 250 soldadu artean ziren.
Kultura
aldatuGondorreko Dunedainek, Rohirrimak euren urruneko senideak zirela uste zuten (Eguzkiaren Lehen Aroko Atanari edo Edainen ondorengoak zirelarik). Gizon Ertainak bezala deskribatzen zituzten. Ez Numenorrekoak bezain abil eta indartsuak, baina Sauronen zerbitzura zeuden Iluntasuneko Gizonak baino gehiago.
Edozein kasutan, ez ziren Beleriandera iritsi, Edainak ez bezala, azken hauei, Valarrek, Numenor oparitu zietelarik. Rohirrim arbasoak Eotheod bezala ezagutzenz ziren, Gondorrengatik Kalenardhon probintzia eman zieten, Zelebranteko Zelaietako Guduan lagundu ondoren.
Honako hauek ziren Rohirrimen ezaugarriak: Garaiera altukoak, azal zurbilekoak eta ilehoriak eta begiurdinak gehienbat. Ilea, luzea eta mototxean bildua zeramaten. Izaeraz, serioak, irmoak eta basatiak ziren, baina baita eskuzabalak ere.
Elfoekin kontaktua izan zuten Lehen Aroan, Erugandik ikasi zutenean. Baina, Dunedainek bezala, ez zuten tenpluetan gurtu. Orome ehiztaria gurtu eta Bema deitzen zuten.
Zaldiak eta Gerra
aldatuRohirrimak, zaldizko eta zaldi hazle ospetsuak ziren. Bere armada, gehienbat, zalditeriaz osatuta zegoen, lehen aipatutako eored izeneko unitateetan banatua. Armada honen partaideak, gehienbat, milizia ziren, ondo entrenatua, gerra garaian deitutako soldaduak, soldadu profesionalak talde txiki bat baino ez ziren biztanleria osoaren barnean. Ezpata eta lantza luzeak zeramatzaten, eta ezkutu biribil, kasket arin eta belaunetaraino iristen zitzaien sare kotekin babesten ziren.
Gerra garaian, armak erabiltzeko gai zen gizon oro armadara deitua zen, gainera, Eorlen Zinaren ondorioz, Gondorri laguntzera behartuak zeuden horretarako beharrik balego. Laguntza eskakizuna Gezi Gorria bidaliz edo Gondorreko Sutzarrak piztuz egiten zen. Azken hauek, Mendi Zurietan lerrokatuta zeuden sutzarrak ziren, behar garaian piztuak zirenak.
Rohango zaldien artean Mearak zeuden, Arda osoko noble eta azkarrenak. Felarof izan zen hauetatik azkarrena.
Gizon eta zaldi arteko lotura honetatik, eta ez bakarrik gerra garaian jaso zuten Rohirrim izena, sindarinez "Zaldien Jaunak" esan nahi duena, baita Rohan izena ere (Rochandetik eratorria) "Zaldien Jaunen Etxea" esan nahi duena. Izen hauek Hallasek, Gondorreko Seneskal zen Zirionen semeak asmatu zituen.
Politika
aldatuRohan monarkia absolutu bat zen. Erregeak zuzentzen zuen armada gerra garaian eta bere mendekoen gaineko kontrola zuen. Ez zegoen legebiltzarrik, ezta zaharren kontseilurik ere, dena dela, Grima bezalako aholkulariek, erregearekiko eragin asko izan zezaketen.
Gondorrekin aliantza
aldatuGondor eta Rohanen arteko aliantza Hirugarren aroko 2510. urtean hasi zen ekialdekoek eta orkoek, herrialdea suntsitzeaz mehatxatzen zutenean. Eotheoden jauna zen Eorlek gerra garai honetan lagundu ondoren, sari bezala, oraindik inor bizi ez zen Kalenardhon probintzia eman zioten, bertan bere mendekoekin bizi zedin.
Honegatik egingo zen Eorlen zina, bi nazioen arteko elkarlaguntza sinatuz. Zin hau ez da sekula hautsi, Rohirrimek lurralde zabalak zeharkatu dituzte bere aliatuei laguntzeko, eta tronurako oinordekoak ere sakrifikatu dituzte Haradrimdarrek Ithilien mehatxatzen zutenean 2885ean eta Fastred eta Folkred, Folkwine erregearen semeak Poroseko bidegurutzeko Guduan hilak izan zirenean. Theoden erregeak ere zina ohoratu zuen tropen buru Pelennorreko Zelaietako gudura joan zenean, Eraztunaren Gerran.
Gerra Dunledinarren aurka
aldatuRohanetik mendebaldera Dunledinarrak bizi dira, denbora luzez, Herri askeen etsai izan diren herria. Wulf dunledinarrak denbora labur batez usurpatu zuen Rohaneko tronua Helmen erregealdiko negu luzean zehar. Ondoren, erregearen iloba zen Frealaf Hildesonek kanporatu zuen. Rohan eta Dunledinarren arteko borrokak etengabeak izan dira bi erresuma hauen historian, bereziki, Isen eta Adorn ibaien arteko lurraldeagatik borrokatuz, Dunledinarrak, Isengardeko gotorlekua inbaditzera iritsi ziren Deorren gobernupean, eta berriki berreskuratu zuen Rohanek Frealaf Hildesonen gobernupean, honek, giltzak Sarumani eman zizkiolarik.
Historia
aldatuHirugarren Aroko XIII. mendean, Gondorreko Erregeek aliantzak egin zituzten Rhovanioneko gizonekin, Lehen Aroko Gizonen Hiru Etxeekin lotuta zeuden herriak (ondoren Dunedain bezala ezagutuak).
Hirugarren aroko XXI. mendean, gizon haietatik aske geratzen zen tribu bat, lehenago aipaturiko Eotheodak, Anduineko haranetatik Baso Beltzaren iparmendebaldera joan zen, lurralde haiek Angmar sorgindutako erresumako arrastoetatik garbituz, Mendi Lainotsuetatik ekialdera, garaitu berria izan zena. Lurralde horietan eman zuten denboran, Scatha herensugearen altxorragatik liskarrak izan zituzten Nanoekin.
Beranduago Hirugarren Aroko 2509an, Gondorreko Seneskal zen Zirionek, heraldoak bidali zizkien Iparraldeko Gizonei, antzinako aliantzagatik, Mordorreko orkoen eta Erdialdeko Lurraldeko Ekialdeko inbasio konbinatu bat kanporatzera lagun ziezaieten. Eorl gazteak, Eotheoden erregea zenak bakarrik erantzun zuen, eta ustekabean iritsi zen Zelebranteko Zelaian gertatutako gudu erabakigarri batetara.
Sari bezala, Eorli, Kalenardhoneko lautadak eman zizkioten (Lautada berdea elfoeraz), eta hara eraman zuen bere herria. Lurralde hori, Gondorren zati izan zen, baina 1636ko izurriak suntsitu zuen, eta, biziraun zutenak, neurri handi batean, jada azaldutako inbasioan hilak izan ziren, eta, beraz, garai hartan, bertan ez zen ia inor bizi. Euren buruari Eorlinga deitu zioten, eta euren lurraldeari Marka izena eman zioten, baina Gondorreko Gizonek, herrialde horri Rohan deitu zioten (elfoeraz Zaldien lurraldea), eta, bertako biztanleei, Rohirrim izena eman zieten.
Erregeen lehen lerroak, 249 urte iraun zuen, bederatzigarren erregea izan zen Helm Burni Esku, Dunledinarren aurkako gerran hil zen arte, Kuernabillako gotorlekuan. Bere semeak hilak izan ziren, eta bere iloba Frealaf Hildesonek, erregeen bigarren lerroa abiarazi zuen, Hirugarren Aroa amaitu arte iraun zuena. Hirugarren Aroko 2758an, Rohan Dunledinarrek inbaditu zuten Wulf traidorearen gidaritzapean, Frekaren semea, Dunledinar eta Rohandar odolekoa. Helm erregea Kuernabillan babestu zen, urte bete beranduago, Gondorren laguntza jaso eta inbaditzaileak garaitu zituzten arte.
Hau gertatu eta gutxira, Saruman Isengarden bizitzen jarri zen, eta aliatu indartsu bezala ongietorria izan zen, Rohanek, berrehun urte inguru behar izango baitzituen inbasioaren ondoren bere indarra berreskuratzeko.
3014an, Saruman, bere eragina, Theoden erregea bere mende izateko erabiltzen hasi zen, erresuma inbaditu edo kontrolatzeko kanpaina baten zati bezala. Hirugarren Aroko 3019an, Rohanen aurka berebiziko inbasioa abiatu zuen, lehen bi guduetan garaipena lortuz (Isengo ibietan, Theodenen semea, Theodred, eraso hauetan hil zen), baina Kuernabillako Guduan garaitua izan zen, non Ukornoek Rohirrimei lagundu zieten.
Garaipen honen ondoren, Theoden erregea, armada batekin joan zen Minas Tirithera eta hiri hau, Pelennorreko Zelaietako Guduan, setiotik askatzen lagundu zuen, bertan hil zelarik. Eomer bere ilobak, tronua heredatu zuen, Hirugarren Leinua abiaraziz. Eomer zaldiz joan zen Gondorreko armadekin Mordorren ateetaraino, eta azken guduan Sauronen armadaren kontra borrokatu zuen, azken hau, Botere Eraztuna suntsitua izan zenean garaitua izan zelarik.
Gondorreko seneskalen agintaldia amaitu zen. Eomer eta Gondorreko errege berria zen Aragornek euren aliantza ituna berriztu zuten, eta Zirionek Rohirrimei Kalenardhon okupatzeko egin zien ematea berretsi zuten.
Rohirrim garrantzitsu batzuk
aldatuKanpo estekak
aldatuWikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Rohan (Eraztunen Jauna) |