Eskandalua Bohemian, jatorrizko ingelesezko izenburua A Scandal in Bohemia, Arthur Conan Doyle eskoziar idazleak argitaratutako Sherlock Holmes detektibe ospetsuari buruzko lehen kontakizun laburra da. 1891ko ekainaren 25ean kontakizun labur eta solte modura The Strand Magazine aldizkarian argitaratu zen, ondoren, 1892an aldizkari horretan argitaratutako Sherlock Holmesi buruzko beste hainbat kontakizun laburrekin batera Sherlock Holmesen Abenturak liburu bilduman argitaratu zuen.

Eskandalua Bohemian
Bohemiako erregea, Watson doktorea eta Sherlock Holmes. Ilustrazioa: Sidney Paget
Datuak
IdazleaArthur Conan Doyle (1891ko ekainaren 25a)
Argitaratze-data1892ko uztaila
GeneroaDetektibe eleberria
Jatorrizko izenburuaA Scandal in Bohemia
HerrialdeaErresuma Batua
IlustratzaileaSidney Paget
BildumaSherlock Holmesen Abenturak
Euskaraz
IzenburuaEskandalua Bohemian
ItzultzaileaMaria Asensio
Argitaratze-data2014

Argumentua

aldatu

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

1888ko martxoaren 20a. Wilhelm Gottsreich Sigismond von Ormstein, Cassel-Felsteingo duke nagusia eta Bohemiako Erresumaren oinordekoa dena, Clotilde Lothman von Saxe-Meiningen, eskandinaviar printzesarekin ezkontzera doa. Baina aurrez, Irene Adler estatubatuar opera abeslari ederrarekin maitasun harreman bat izan eta harekin batera argazki oso konprometigarria atera zuen, haren zoritxarrerako argazki hori Irenek gorde zuen, eta dukea Irenek argazki hori txantaiatzeko erabili eta bere ezkontza zapuztuko duen beldur da.

Hori ekiditeko, dukeak Sherlock Holmesi laguntza eskatuko dio. Sherlock Holmesek eta Watson doktoreak Ireneri argazkia kendu eta duke harroputzaren ohorea gordetzeko lanaren ardura onartuko dute. Baina ez da dirudien lan xamurra izango, Irene Adler emakume ederra bezain buruargia eta kementsua baita, Sherlock Holmesen adineko adimena eta axerikeria dituela argi erakutsiz.

Bitxikeriak

aldatu
 
Sherlock Holmes predikatzailez mozorrotua.

Kontakizun honetan Sherlock Holmesen arerio nagusienetakoa eta berau garaitzea lortu zuen emakume bakarra agertzen da, Irene Adler. Istorioaren amaieraldera, Watson doktorearen hitzetan, Irene Adlerrek Sherlock Holmes garaitu eta detektibeak emakume eder eta buruargi onekiko zuen miresmena honela adierazten du:

Eta honela Bohemiako Erresumari eragingo liokeen eskandalu handi bat ekiditea lortu zen, eta emakume baten buruargitasunak Sherlock Holmesen plan perfektuenak garaitu zituen. Berak emakumeen adimenari buruzko txantxak egin ohi zituen, baina azkenaldian ez diot halakorik entzun. Eta Irene Adlerretaz mintzatu edo bere argazkia aipatzen duenean, "Emakumea" ohorezko tituluaz da.

Watson doktorea, Eskandalua Bohemian, Sherlock Holmesen Abenturak

Bestalde, Sherlock Holmesen mozorrotzeko trebezia eta bere kokaina zalekeria ere azalerazten da:

Holmes, bere aldetik, arima bohemioa izaki, gizartearen bizimodu guztiei ezinikusia zien, eta Baker Streeteko bere geletan egon ohi zen, bere liburutzarren artean, azteak kokaina eta handigurakeriaren artean igaroz, drogaren loaldien eta bere berezko izaera bizi eta odolberoarekin tartekatuz.

Watson doktorea, Eskandalua Bohemian, Sherlock Holmesen Abenturak

Ikus gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu