Escuintla (departamendua)

Escuintla Guatemalako hegoaldean kokatutako departamendua da. Iparraldean Chimaltenango, Sacatepéquez eta Guatemala departamenduekin du muga, ekialdean Santa Rosarekin, hegoaldean Ozeano Barearekin, eta mendebaldean Suchitepéquezekin[1]. 4.384 km²ko eremua du eta 2012an 716.204 biztanle zituen[2]. Hiriburua Escuintla hiria da.

Escuintla
 Guatemala
..Escuintla Flag(GUATEMALA).png Coat of arms of Escuintla.png
Administrazioa
Estatua  GTM
Izen ofiziala Departamento de Escuintla
ISO 3166-2 GT-ES
Hiriburua Escuintla
Geografia
Koordenatuak 14° 17′ 52″ N, 90° 47′ 13″ W / 14.2978°N,90.7869°W / 14.2978; -90.7869Koordenatuak: 14° 17′ 52″ N, 90° 47′ 13″ W / 14.2978°N,90.7869°W / 14.2978; -90.7869
Escuintla in Guatemala.svg
Azalera 4,384 km²
Demografia
Biztanleria 716.204 bizt. (2012)
Dentsitatea 163,4 bizt/km²
Hizkuntza ofiziala gaztelania, Kaqchikel eta Poqomam (en) Itzuli
Ordu eremua UTC−06:00

GeografiaAldatu

Departamenduaren iparraldean Sierra Madre dago; bertan daude Fuego (3.763 m) eta Pacaya (2.552 m) sumendiak. Mendilerro honetatik hegoaldera itsasbazterreraino iristen den zabaldia hedatzen da. Ozeano Barera isurtzen diren ibai ugari daude. Aipagarrienak Nahualate (Escuintla eta Suchitepéquezen arteko muga egiten duena), Madre Vieja, Coyolate, Acomé, Achiguate eta María Linda dira[1].

EkonomiaAldatu

Ekonomia-jarduera nekazaritzan oinarritzen da. Besteak beste kafea, azukre-kanabera, kotoi-landarea, fruituak, artoa eta babarrunak ekoizten dira. Behi-hazkuntza ere garrantzi handikoa da. Dena dela, azken urteetan, turismoak indar handia hartu du, kostaldean batez ere.

UdalerriakAldatu

  1. Escuintla
  2. Guanagazapa
  3. Iztapa
  4. La Democracia
  5. La Gomera
  6. Tiquisate
  7. Masagua
  8. Palín
  9. San José
  10. San Vicente Pacaya
  11. Santa Lucía Cotzumalguapa
  12. Siquinalá
  13. Nueva Concepción

ErreferentziakAldatu

Kanpo estekakAldatu