Sierra Madre
- Artikulu hau Erdialdeko Amerikako mendikateari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Sierra Madre (argipena)».
Sierra Madre[1], Mexikon Sierra Madre de Chiapas deitua, Erdialdeko Amerikako mendikatea da, 600 kilometroz Mexiko hego-mendebaldea, Guatemala, El Salvador eta Honduras zeharkatzen dituena.
Sierra Madre | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Mendirik altuena | Volcán Tajumulco (en) |
Garaiera | 4.220 m |
Mota | mendikate |
Geografia | |
Koordenatuak | 15°02′02″N 91°54′10″W / 15.0339°N 91.9028°W |
Mendikatea | Amerikar mendikatea |
Estatu burujabe | Mexiko |
Mexikoko estatu | Chiapas |
Geografia
aldatuSierra Madre ipar-mendebalde hego-ekialde norabidean hedaturik dago, Mexikoko Chiapas estatutik Guatemala, El Salvador eta Honduraseraino. Mexikon Tehuantepec-eko kostaldeko zabaldia eta Chiapasko goi-ordokia bereizten ditu. 600 kilometro luze da eta, batez beste, 1.500 metroko garaiera du. Mendirik garaiena Tajumulco sumendia da, 4.220 metrokoa. Kostaldeko isurialdea hezea da eta, besteak beste, kakaoa eta kafea lantzen dira alderdi horretan.
Historia
aldatu300. urte inguruan, maiak finkatu ziren mendi horien ibarretan. 1400. urtean, aztekak jabetu ziren lurraldeaz.
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ Euskaltzaindia. (2012-05-25). 170. araua: Amerikako toponimia. .