Ertzillako garaia Bizkaiko Iurreta udalerrian dagoen garai bat da, Gaztañatza auzoko Ertzilla Handi baserriaren alboan dago. Bizkaiko kultura ondasuna izendatua dago.

Ertzillako garaia
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Bizkaia
HerriaIurreta
Koordenatuak43°11′N 2°39′W / 43.18°N 2.65°W / 43.18; -2.65
Map
Arkitektura

Bertaratzeko, Amorebieta-Durango errepide nagusitik Gaztañatza auzorako sahiesbidea hartu behar da. Garaia bidegurutzetik 200 metrora dago, A-8 autobidetik igaro ondoren.

Historia aldatu

Ertzilla baserriko garaia XVI. mendearen bigarren erdialdean eraiki zuten eta XIX. mendearen hasieran aurreko ipilareak eta kanpoaldeko bildukina eta barrualdeko trenkadak osatzen zuten ohol asko galdu zituen. Hala ere, jazenetan zeuden ohol zaharren muntaiaren aztarnei esker jatorrizko itxura eta egitura zaila berreraiki ahal izan dira.

Eraikina aldatu

Itxura apaleko eraikina da, baina muntai konplexua dauka, pieza guztiak oso ondo uztartzen dira metalezko iltzerik gabe, buruhausgarri ikaragarri batean bezala. Haritz egurrezko egitura hareharrizko lau pilare tronkopiramidaleen gainean jazota dago eta horien gainean rodezno izeneko harrizko diskoak daude.

Asturiasko garaiak ez bezala, bi isurialdeko estalkia du eta bertan teilategaleko hegalkinaren azpian ganbara txiki bat dago.

Ikus gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu