Errota Txikiko azelina
Azelina[1] edo turbina hidrauliko hau Errota Txiki itsas errotarena izan zen. Errotaren eraikina 1926ko irailean eraitsia izan ondoren, Urumea ibaiaren horman itsatsia gelditu zen.
-
Errota Txikiko gurpil hidraulikoa, Urumea ibaian.
Errota Txikiko azelina | |
---|---|
Jatorria | |
Sorrera-urtea | 1926 |
Ezaugarriak | |
Materiala(k) | harria |
Dimentsioak | 110 () × 110 () × 23 () cm |
Genero artistikoa | arte publikoa |
Kokapena | |
Lekua | Urumea |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Gipuzkoa |
Udalerria | Donostia |
Koordenatuak | 43°18′41″N 1°58′41″W / 43.3114°N 1.9781°W |
Kokapena
aldatuAzelina
Errota Txiki egon zen leku berean dago, Donostiako Urumea ibai ertzaren eskuin horman txertatua, goi samarrean, itsasgoran ibaiak izan ohi duen mailatik gora. Mundaiz zubira iritsi baino metro batzuk lehenago ikus daiteke, Urumea pasealekutik gora Mundaiz kalera doan bidearen parean. Hobeki ikusten ahal da ibaiaren ezker aldetik begiratuta.
-
2015eko maiatza
-
2022eko abuztua
-
2022an ibaitik ikusita
Deskribapena
aldatuHarriz egindako gurpil biribil bat da, pieza bakarrean zizelkatua, eta neurri hauek ditu: diametroa 1,10 m eta zabalera 0,23 m. Sei pala ditu; kopuruz gutxi, baina sakonera handikoak, halako azelina txikietan izan ohi direnen aldean. Osorik dago, errota mugiarazteko erabili izan zenean bezalaxe. Ziurrenik, errota lanari utzi ondoren, urte luzetan lohi artean ezkutatua egon zelako kontserbatu zen hain ongi.
Gaur egun, Errota Txiki izandakoaz gordetzen den aztarna bakarra da.
Horman itsasteko erabakia
aldatuEtxeko azken jabe Bizente Mendiburuk eta Donostiako Udalak erabaki zuten azelina Urumea ibaiaren horman ezartzea, nahiz ahots batzuek altxa ziren San Telmo Museora eramatearen alde[2].
Erreferentziak
aldatu- ↑ Euskaltzaindiaren Orotariko euskal hiztegiak honela definitzen du azelina: (V-gip; azelin V-gip). Ref.: SM EiTec1; Etxba Eib. " Azelin, turbina de agua (zarrak bakarrik). Agorrakin, amorraiñak larri da azeliñak geldi " SM EiTec1. " Azeliñia, artefacto de los aprovechamientos de agua. Barrena txikiko azeliñia, utsan urrengua " Etxba Eib.
- ↑ Aguirre, José: «Errota-txiki, molino movido por agua de mar», Euskalerriaren alde, n. 276 (1926), 441-446 or.