Bihuela
Bihuela hari pultsatuko instrumentu-mota da, gitarraren antzeko forma duena eta haren aitzindarietako bat izan daitekeena (vihuela de mano izendapena ere hartu zuen XVI. mendera arte). Hatzez jotzen da, eta sei hari bikoitz izaten ditu. Giderra koskaduna da. Erresonantzia-kaxaren bi aldeak zapalak dira, eta soinu-zuloa erroseta dekoratua izaten da. Europan lauteak izan zuen adinako garrantzia hartu zuen Espainian.[1]
Bihuela | |
---|---|
Deskribapena | |
Mota | plucked necked box lute (en) |
Hornbostel-Sachs sailkapena | 321.322-5 |
Iberiar penintsulan, XVI. mendean, gorte-giroan eta erregeen eta nobleen musika-kaperen babesean lortu zuen bere urrezko aroa.
Erreferentziak
aldatu- ↑ Euskalterm: [Musika Hiztegia] [2011]
Kanpo estekak
aldatu
Artikulu hau musikari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |