Erix
Greziar mitologian, Erix edo Erize (antzinako grezieraz Ἔρυξ Eryx), Butesen (edo Poseidon jainkoarena egilearen arabera) eta Afrodita jainkosaren semea, Siziliako elimoen erregea izan zen. Bere berebiziko indarraz eta boxealari bezala zuen ospeaz ziur, bere aurrean aurkezten zirenak desafiatzen zituen eta garaitutakoak hiltzen zituen. Heraklesen aurka indarrak neurtzen ere ausartu zen, une horretan Siziliatik zebilena Gerionen behiak eramaten, bere hamabi lanetako batean. Alde batetik, Zeusen semearen aldra, eta, bestetik, Erixen erresuma apustu egin zuten, nork hain ez pareko eskaintza onartu zuen, Heraklesek, behi eta idiekin batera, hilezkortasunaren itxaropena galduko zuela jakin zuenean, baina Erixek galdu egin zuen, eta bere ama Afroditari eskainitako tenpluan lurperatua izan zen, izena eman zion mendian (Erice herrian, Sizilian). Heraklesek, erresuma, bertako biztanleei utzi zien, bere ondorengoetako bat (heraklidak) berataz jabetzeko etorriko zela esanez.
Erix | |
---|---|
Ezaugarriak | |
Sexua | gizonezkoa |
Bizitokia | Eryx (en) |
Familia | |
Aita | Poseidon eta Butes |
Ama | Afrodita |
Seme-alabak | Psophis (en) |