Gerion (antzinako grezieraz Γηρυών)greziar mitologian erraldoi beldurgarri bat zen, Krisaor eta Kalirroeren semea. Gerion gizakien itxurako hiru gorputzez osaturiko izaki bat bezala irudikatzen da. Eriteako uhartean bizi zela diote elezahar gehienek, gaur egungo Cadizen, itsaso mediterraneoaren mendebaldean. Ortro izeneko zakur baten jabea zen eta hainbat abeltzaintza lurren jabea, Eurition izeneko artzain batek zaintzen zituen lur hauek Ortro zakurrarekin batera.

Gerion
Ezaugarriak
Sexuagizonezkoa
Familia
AitaKrisaor
AmaKalirroe
Seme-alabakEritia

Izenaren jatorria aldatu

Gerion izena greziar γηρύειν (gerýein) aditzetik dator, oihukatu edo garrasi egin esan nahi du. Seguraski artzain bat zelako du izen hori.

Heraklesen hamargarren lana aldatu

 
Heraklesen hamargarren lana

Heraklesek bere hamargarren lana betetzeko, Gerioni bere ganadua lapurtu behar zion. Gerionengana iristeko Libioko basamortua (gaur egungo Libian) zeharkatu behar zuen, bertako beroaz aspertuta Heliosi gezi bat jaurtitzea erabaki zuen, honek gelditzeko eskatuz, itsasoa zehrkatzeko urrezko kopa eman zion. Modu honetan iritsi zen Herakles Eriteara.

Eriteara iritsitakoan, Heraklesek Gerioni bere ganadua lapurtu zion. Honek Gerion haserretu eta lapurra jarraitzen hasi zen, suminduta. Gerion mendeku bila, bere kontra borrokatu zen, baina Heraklesek Hidraren pozoia zuen gezi bat jaurti zion. Gerionen hiru gorputzak zeharkatu eta hil egin zuen geziak.

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu

  • [1]Mitologia Klasikoa, 218 Heraklesen hamabi lanak