Nun
- Artikulu hau musika taldeari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Nun (argipena)».
Nun Algortako rock talde euskalduna da.
Nun | |
---|---|
Nun | |
Datuak | |
Musika mota | Rock alternatiboa |
Urteak | 2002 - gaur egun |
Produkzioa | |
Diskoetxea(k) | Eremu Lauak |
Informazio gehigarria | |
www.nunsarean.com |
Biografia
aldatuTaldeak 2002an hasi zuen ibilbidea. Orduko partaide batzuek taldea uztea erabaki zuten eta Xabier Doncel eta Eneko Burzakok barneratu ziren baxu eta gitarra lanak eginez. Taldeak oinarria zuen jada, abesti batzuk konposatuta baitzeuden ordurako, eta hainbat kontzertu eskaini zituzten.
Orduan, taldeak gaur egungo ibilbideari hasiera eman zion. Aitziber Omagogeaskoa, Alvaro Barriuso, Xabier Doncel, Claudio Pavan eta Eneko Burzakok maketa grabatzea erabaki zuten Zehatz Kultur Elkarteko estudiotan, Gonzalo Zubizarretaren eskutik. Emaitza melodia eta disonantziaren arteko bost kantu izan ziren, emozio eta sentimenduz beteta. Grabazio honi esker taldeak paper ezinhobea lortu zuen Ondarroa Hiria, Bilbovision, Bilbao Hiria eta Euskadi Gaztea bezalako lehiaketatan. Gainera, hainbat kritika jaso zituzten hedabide berezituetan: Entzun!, Mondosonoro, eta abar.
Beranduago bigarren demoa grabatzea erabaki zuten, Ondarroako Santos Records estudioetan egindako grabazioan Mikel Santosek teknikari lanak burutu zituelarik. Zazpi kantuz osatutako grabazioa da emaitza, pop eta hardcorearen artean kokatzen direlarik. Standstill, Maple, Monochrome edo Coldplay bezalako taldeen eragina nabaria da lan berri honetan.
2010eko urtarrilaren 7an disko berria aterako zutela esatearekin batera, taldearen agurraren berri eman zuten[1].
Taldekideak
aldatuMusika Estiloa
aldatuRock alternatiboa.
Diskografia
aldatuTaldearen lehenengo grabazioa, Gorlizeko Zehatz estudioetan erregistratua, Gonzalo Zubizarretaren eskutik. Bost kantu biltzen ditu CDak, doinu trinko eta pisutsuetan oinarrituta, Uribe Kostako taldearen aurkezpen lana izan zen.
Hardocore, pop, rock... azkenean berdin dio, definitzea gauza zaila delako kasu gehienetan. "Collage" izena hartu duen grabazio berri honetan melodietan sakondu du boskoteak (ez hala nahi izan dutelako, horrela suertatu delako baizik), maketan agertzen ziren disonantziak alde batera utzita. Baina ez da hardcore, ez da pop, ez da rock.
Aitziberrek eztanda egin behar duela ematen du askotan, negarra eta irribarre gozoaren arteko muga zorrotza
Bildumak
aldatuKanpo estekak
aldatu- (Gaztelaniaz) www.nunsarean.com
- Myspace.com
- (Gaztelaniaz) Beraien musika Jamendo-n[Betiko hautsitako esteka]