Olinpias Epirokoa

Epiroko Olimpia» orritik birbideratua)

Olinpias (antzinako grezieraz: Ὀλυμπιάς, olympiás ahoskatua; c.K.a. 375- K.a. 315) Filipo II.a Mazedoniakoaren emazte nagusia eta Alexandro Handiaren ama izan zen. Bere aita Neoptolemo Ia zen, Epiroko lurraldeko Molosiako erregea, gaur egungo Greziaren ipar-mendebaldean.

Olinpias Epirokoa

Bizitza
JaiotzaPassaron (en) Itzuli, K.a. 375
HerrialdeaMazedoniako Erresuma
HeriotzaPidna, K.a. 316 (58/59 urte)
Heriotza moduagiza hilketa
suizidioa: Harrikatzea
Familia
AitaNeoptolemus I of Epirus
Ezkontidea(k)Filipo II.a Mazedoniakoa  (K.a. 358, K.a. 357 -
Seme-alabak
Anai-arrebak
Leinualist of the kings of Ancient Epirus (en) Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzakantzinako greziera
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria

Ez dira bere bizitzari buruzko idatzi asko gordetzen, horregatik historiagileek eskuetan izan dituzten informazio eta zati gutxiekin atera behar izan dituzte berari buruzko datuak. Hala ere, badago berari buruz, bere etsaiek, batez ere Kasandrok, zabaldutako legenda bat. Dena den, Olinpiasek bere garaiko beste errege batzuek bezala etsai posibleak ezabatzeko politika bat bideratu zuen

Biografia aldatu

Bere ezkongabeko izena Polixena zen, Akilesen hilobian sakrifikatutako Priamoren alaba gaztearen omenez. Filiporekin ezkondu zenean Myrtale izena hartu zuen, kultu misterikoan hastapen bezala[1]; eta azkenean Olinpias izena jarri zion Filipok Joko Olinpikoak irabaztearen omenez, gertakizun hau bere seme Alejandro jaio zenean jazo baitzen[2]. Hainbat urteren buruan berriz ere izenez aldatu zen, Estratonize deituz, K.a. 317an Euridizeren (Mazedoniako Kasandroren ondorengoen aliatua zena) kontra bere iloba Alejandro IVa defendatzeko lortutako garaipenaren omenez.

Familia aldatu

Olinpiasek bi seme-alaba izan zituen Filiporekin: Alexandro K.a. 356an eta Mazedoniako Kleopatra K.a. 353an. Bere seme-alabak gorteko beste haurrekin batera izan ziren heziak: Karono eta Arriedo (Filipok beste emakume batzuekin izandako semeak), Amintas (Filiporen biloba), Europe (Filiporen azken emaztearen alabak) eta Kleopatra (Ataloren biloba).

Ziurrenik Alejandro oso txikia zen Olinpiasek Filipo ez zela bere aita kontatu zionean. Gerora emandako gertakizunek erakusten dute Alejandrok, edozein izanik ere bere jaiotzari buruz zeukan ikuspuntua, jaiotza naturaz gaindiko zerbait bezala ikusten zuela.

Garai horietan eguneroko bizitzak ez zeukan intimitate handirik; horregatik esanguratsua da, Olinpiasek kontatutakoaz gain, inork ez zekiela deus bere maitaleari buruz. Filipo II.ak K.a. 337an gaitzetsi zuen; hala erregina izatetik soilik Alejandroren ama izatera pasa zen. Bolondreski Epiron, bere jaioterrian, errefuxiatu zuen bere burua. Mazedoniara soilik Filipo hiltzean itzuli zen, hurrengo urtean, K.a. 336an.

Intrigak aldatu

Plutarkoren arabera Olinpiasek traziar kultu primitiboaren suge etxekotuak izan zituen bere inguruan[3]; horregatik, izan daiteke bere buruari eragindako haluzinazioak izatea. Plutarkok deskribatzen du nola, ezkontza burutzearen aurreko gauean, Olinpiasek tximista bat bere sabelaren gainera jausten zela eta su handi bat pizten zuela amestu zuela. Ezkontzaren ostean, Filipok ere amestu zuen nola lehoi baten irudia zuen zigilu bat jartzen zuen bere emaztearen sabelaren gainean. Aristandroren interpretazioa izan zen Olinpias bere semeaz haurdun zegoela, Alexandroren nortasuna lehoi batena bezalakoa zelako[4].

Olinpias Filipo II.aren heriotzaren erruduna izateaz susmagarri nagusienetakoa da; alde batetik Filipok gaitzetsi zuelako, eta bestetik Filipo Kleopatra Euridizerekin ezkondu zelako, eta ezkontza berri honek seme berri bat izaten bazuen, horrek Alexandroren erreinua zalantzan jar zezakeelako. Momentu honetatik aurrera Olinpiasen bizitza intriga politiko eta erailketaz betea agertzen da. Hasteko Filiporen azken emazte legitimoa erailtzeko agintzen du, hau bere seme Alejandrok sarritan aurpegiratu zion. Ekintza hauez gain, antza momentu hau izan zen bere bizitzako hoberena, Mazedoniako erregina izan baitzen inoren eragozpenik gabe. Baina etsai garrantzitsu bat zeukan: Kasandro, Olinpias suntsitzea lortu zuena.

Olinpiasek Euridize II.a eta Filipo Arrideo (Mazedoniako erregea Alexandro Handiaren heriotza ostean) erailtzea agindu zuenean, Kasandrok herriaren zati bat bere kontra altxarazi zuen, eta azkenean Olinpias exekutatzea agindu zuen.

Hala ere, Kasandrok ez zuen kontuan hartu Mazedoniako soldaduen oposizioa. Hauei Olinpias exekutatzea agindu zienean, hauek muzin egin zioten, sekulan ez zutela bere buruzagia izan zen Alejandroren ama erailko. Porrot honen ostean, Kasandro Alejandrori buruz gaizki esaka hasi zen, eremua irabazten joatearren. Baina, mazedoniarrak ez zetozen jarrera honekin bat eta emandako laguntza ukatu zioten Kasandrori, Alejandro Handiaren oroitzapena biziegia zegoen oraindik.

Orduan Kasandrok trama oso bat garatu zuen: Euridizeren ahaideengana jo zuen, Olinpiasen kontra zeudenak (Olinpiasek Euridize erailarazi zuelako). Hala, familiaren laguntzaz Kasandrok Olinpias erailtzea lortu zuen K.a. 315ean[5].

Erreferentziak aldatu

  1. «Review of Elizabeth Carney's Olympias, Mother of Alexander the Great by Michael D. Dixon». classicaljournal.org. Consultado el 16 de junio de 2014.
  2. Heckel, 2006, p. 181
  3. "The nonsense about the snakes" is from Plutarch's Life of Alexander (2.6), according to Robin Lane Fox, Alexander the Great 1973:26 and note p. 504; Fox suggests that the snake-handling was the stuprum referred to by Justin9.5.9.
  4. Plutarco, Alejandro, 2.2–2.3.
  5. «Copia archivada». Archivado desde el original el 16 de septiembre de 2008. Consultado el 30 de septiembre de 2014.

Bibliografia aldatu

  • Chirinos, Juan Carlos (2005). La reina de los cuatro nombres: Olimpia, Madre de Alejandro Magno. Madrid: Oberon.

Kanpo estekak aldatu