Entzelado (mitologia)

Greziar mitologiako pertsonaia

Entzelado (antzinako grezieraz: Ἐγκέλαδος, Enkelados; latinez: Enceladus) greziar mitologian, Erraldoietako bat zen, Uranoren semea: Kronosek zikiratu zuenean atera zitzaion odoletik sortu zen. Beste bertsio batek Gaiatik jaio zela dio, azken honek berak bakarrik sortua edo Tartarorekin, jainkoen kontrako haserrealdi batean, sortu zuela.

Entzelado (mitologia)
Ezaugarriak
Sexuagizonezkoa
Familia
AitaUrano eta Tartaro
AmaGaia

Entzeladok Olinpiar jainkoen aurkako gerra Zeusen tximistengatik galdu zuenez, Atenak Etna mendian lurperatu zuen. Bestalde, Pausaniasen arabera, Ateneak zapaldu egin zuen Siziliako uhartea bera gainera jaurti zuenean. Etna sumendiko sugarrak Entzeladoren arnasketa zirela suposatzen zen, eta honen erupzioak sumendiaren barnean zegoen erraldoiaren alde zauritua igurzten zenean gertatzen zirela uste zen, hala esaten baitzuen Luzilo poeta ezagunak.

Batzuen iritziz, Entzelado eta Tifon izaki berdinaren bi izen ezberdin dira.

Izen berdineko beste pertsonaiak aldatu

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau mitologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.