Enriqueta Basilio

mexikar atleta

Norma Enriqueta Basilio Sotelo (Mexicali, Kalifornia Beherea, Mexiko, 1948ko uztailaren 15a - Mexiko Hiria, Mexiko, 2019ko urriaren 26a), Queta Basilio izenez ere ezaguna, mexikar atleta izan zen. Sugar olinpikoa eraman eta pebetontzia piztu zuen historiako lehenengo emakumea bihurtu zen 1968ko urriaren 12an XIX. Udako Olinpiar Jokoetan.

Enriqueta Basilio
Enriqueta Basilio 1968.jpg
Seal of the Government of Mexico.svg
Mexikoko Diputatuen Ganberako kide

Bizitza
JaiotzaMexicali1948ko uztailaren 15a
Herrialdea Mexiko
HeriotzaMexiko Hiria2019ko urriaren 26a (71 urte)
Heriotza modua: pneumonia
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakatleta eta politikaria
Atletismoa
Errekorrak
Berezitasuna Irizpidea Data M
Marka pertsonalak
Berezitasuna Lekua Data M
 
Pisua59 kilogramo
Altuera176 zentimetro
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoaAlderdi Iraultzaile Instituzionala

IAAF: 14552268 Olympic.org: enriqueta-basilio-sotelo Edit the value on Wikidata

BizitzaAldatu

 
Enriqueta Basilio, zuzi olinpikoa eskuan zuela, pebetontzia pizten.

80 metroko hesi-lasterketako Mexikoko txapelduna izan zen. 1968ko urriaren 12an, Mexikoko Udako Olinpiar Jokoetan, sugar olinpikoa eraman eta pebetontzia piztu zuen historiako lehenengo emakumea izan zen.

2000 eta 2003 bitartean Alderdi Iraultzaile Instituzionaleko diputatu federal izan zen.

2004an zuzi olinpikoa berriro eraman zuen Atenasko Udako Olinpiar Jokoen Mexikotik igaro zenean.