Enrique de Arrascaeta

uruguaiko idazle eta politikaria izan zen

Enrique de Arrascaeta (Montevideo, 1819ko azaroaren 28a - Montevideo, 1892ko ekainaren 16a) Uruguaiko idazle eta politikaria izan zen .

Enrique de Arrascaeta


Minister of Foreign Affairs (en) Itzuli

Bizitza
JaiotzaMontevideo1819ko azaroaren 28a
Herrialdea Uruguai
Heriotza1892ko ekainaren 16a (72 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakpoeta, diplomazialaria, politikaria eta kazetaria
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Alderdi Nazionala (Uruguai)

Biografia aldatu

Enrique José Gregorio de Arrascaetak bere jarduera politikoak 1845 eta 1846 artean hasi zituen, cerritoren gobernuko Kanpo Harremanetarako Ministerioko langile zela. Urriko bakearen ondoren, bere ikasketak jarraitu zituen Jurisprudentzian Doktore titulua lortuz 1853an. Ondoren, epaile kargua izan zuen arlo zibilean, Alderdi Nazionaleko (Uruguai) diputatu hautatua izateko, 1863an, Bernardo Prudencio Berroren gobernuak kanpo harremanetarako ministroaren kargu nagusia betetzeko deitu zuen arte.

Kargu hau 1862ra arte mantendu zuen, 1863ra arte Sorianoko departamenduan senatari bezala aukeratua izan zenean.

Politikatik aldendu zen denboraldi batez, 1881ean Alderdi Konstituzionala sortu zuen arte.

Literatur jarduera aldatu

Bere literatur lana, filiazio erromantikokoa, 1850ean argitaratutako Poesias lanean ezagutarazi zen. Bere beste lana, Colección de Poesías 1881ekoa, poeta hispanoamerikarren antologia bat da.

La Fusión eta La Patria egunkarietako erredaktore eta kolaboratzaile izan zen.

Kanpo estekak aldatu