Ireki menu nagusia

Enrique Santos Discépolo (Buenos Aires, 1901eko martxoaren 27a - Buenos Aires, 1951ko abenduaren 23a) argentinar musikagile, musikari, antzerkigile eta zinemagilea izan zen. Besteak beste, Cambalache tango ospetsuaren egilea izan zen[1].

Enrique Santos Discépolo
Enrique Santos Discépolo por Annemarie Heinrich.jpg
Bizitza
Jaiotza Buenos Aires1901eko martxoaren  27a
Herrialdea  Argentina
Heriotza Buenos Aires1951ko abenduaren  23a (50 urte)
Hobiratze lekua La Chacarita hilerria
Heriotza modua berezko heriotza: istripu zerebrobaskularra
Hezkuntza
Hizkuntzak gaztelania
Jarduerak
Jarduerak musikagilea, aktorea, zinema zuzendaria, gidoilaria, idazlea, kantugilea, musikaria, conductinga Itzuli, zinema aktorea eta poeta
Genero artistikoa antzerkia
tangoa Itzuli
Musika instrumentua pianoa
IMDb nm0763944

BizitzaAldatu

Discépolo Buenos Airesen jaio zen, 1901eko martxoaren 27an. Aita, Santo Discépolo, napolitar musikaria zen, eta ama, Luisa Deluchi, argentinarra. Aita 1906an hil zen eta ama 1910ean. Anaia zaharrena Armando Discépolo antzerkigilea zen, eta haren eskutik egin zuen debuta eskenatoki gainean, 15 urte zituelarik. Handik gutxira idatzi zituen lehen antzerki lanak, eta baita tango hitzak ere: El bizcochito eta Qué Vachaché 1925ekoak dira[2].

Denbora luze gabe, tango abeslari hoberenak hasi ziren bere hitzak kantatzen: Azucena Maizanik, Tita Merellok eta Carlos Gardelek berak ere. Beti ere, aktore lana ez zuen alde batera utzi. 1920ko hamarkadaren amaieran idatzi zituen Esta noche me emborracho, Chorra, Malevaje, Soy un arlequín eta Yira-yira[1]. Cambalache, 1934koa, Hamarraldi Zitalaren deskripzio gordina da. Peronismoaren aldeko kartsua izan zen. 1951n El hincha filmeko protagonista izan zen. Urte bereko abenduaren 23an hil zen, bihotzekoak jota[2].

ErreferentziakAldatu

  1. a b   Enrique Santos Discépolo elforjista.com . Noiz kontsultatua: 2016-12-29 .
  2. a b   Jasinski, Alejandro Enrique Santos Discépolo elhistoriador.com.ar . Noiz kontsultatua: 2016-12-29 .
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Enrique Santos Discépolo