Hamarraldi Zitala
Hamarraldi Zitala (gaztelaniaz: Década Infame) Argentinako historiako garai bat da, 1930eko irailaren 6an hasi zena, Hipólito Yrigoyen presidentea eraitsi zuen kolpe zibiko-militarrarekin, eta 1943ko ekainaren 4an amaitu zena, Ramón Castillo presidentea erorarazi zuen estatu kolpe militarrarekin. Hamarraldiaren ezaugarri nagusiak izan ziren autoritarismoa, oposizioaren jazarpena, atxilotu politikoen tortura, herrialdearen kanpo-mendekotasuna areagotzea eta burokrazia hazkundea. Depresio Handiaren ondorioek Argentina gogor jo zuten urte horietan, estatuak funts publikoak erabili zituen talde ekonomiko handien interesak babesteko, jaramonik egin gabe familia gehienen gose, langabezia eta miseriari[1].
Erreferentziak
aldatu- ↑ Pigna, Felipe. Los negociados de la década infame. elhistoriador.com.ar (Noiz kontsultatua: 2016-12-31).
Kanpo estekak
aldatuWikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Hamarraldi Zitala |