Enfield
Enfield (ingelesez: London Borough of Enfield) Londresko udalerrietako (borough) bat da, iparraldean kokaturik dagoena. 2015eko erroldaren arabera 328.400 zituen 82,20 kilometro koadroko azaleran.
Enfield | ||
---|---|---|
Londresen banaketa administratiboa | ||
![]() | ||
| ||
Administrazioa | ||
Estatu burujabe | ![]() | |
Herrialdea | ![]() | |
Ingalaterrako eskualdea | Londresko eskualdea | |
Ingalaterrako konderri zeremoniala | Londres Handia | |
Alkatea | Nesil Caliskan (en) ![]() | |
Posta kodea | EN, N eta E | |
Geografia | ||
Koordenatuak | 51°39′17″N 0°04′47″W / 51.6547°N 0.0797°W51°39′17″N 0°04′47″W / 51.6547°N 0.0797°W | |
![]() | ||
![]() | ||
Azalera | 80.831 km² | |
Mugakideak | Barnet, Haringey, Waltham Forest, Broxbourne (en) ![]() ![]() ![]() ![]() | |
Demografia | ||
Biztanleria | 333.869 (2018)![]() | |
Dentsitatea | 4.130,46 bizt/km² | |
Informazio gehigarria | ||
Sorrera | 1965eko apirilaren 1a | |
Telefono aurrizkia | 01992, 020 | |
Ordu eremua | UTC±00:00 eta UTC+01:00 | |
enfield.gov.uk |
HistoriaAldatu
Erromatarren garaian Londreserako errepidean kokaturik zegoen asentamendu bat izan zela erakusten dute Edmonton inguruan egin diren indusketek.
790 urtean Merciako Offa erregeak St Albans abadiari eman zizkion lurrak. Daniarrek Ingalaterra ekialdea konkistatu zutenean Lea ibaiaren inguruan hainbat gotorleku eraiki zituzten. Normandiarren konkistaren ondoren Enfield eta Edmonton jadanik existitzen ziren, lehenak 400 biztanle zituen eta bigarrenak 300. Domesday liburuan Enfielden parkea bazela ere aipatzen da eta londrstarrak bertara ehizatzera etortzen zirela.
Enfield Town Middlesex konderriko baso zabalaren ertzean zegoen merkatu-herri bat zen, Londrestik egun bateko distantziara zegoena. Hiriburua zabalduz joan ahala Enfield industrializatu egin zen (batez ere armagintzan) eta ondoren suburbio erresidentziala bihurtu zen. Gaur egungo udalerria 1965 urtean eratu zen Southgate, Enfield eta Edmonton udalerriek bat egin zutenean.
AuzoakAldatu
Barrutia honako auzoek osatzen dute:
|
|
|
Ondasun nabarmenakAldatu
Kanpo estekakAldatu
- (Ingelesez) Enfield barrutiko kontseiluaren webgunea.