Mercia
Anglosaxoien heptarkiako erresumetako bat
Mercia gaur egungo Ingalaterran egon zen Heptarkiako zazpi erreinuetako bat izan zen. Trent ibaiaren bailaran zentratua zegoen eta Midlands izeneko eskualdea zuen tributario. Antzinako ingeleraz Mierce edo Myrce izena zuen, hau da, mugako jendea.
Mercia Miercna rīce | |||||
---|---|---|---|---|---|
527 – 918 | |||||
Monarkia eta Witan | |||||
| |||||
Merciako Erresumaren mapa | |||||
Geografia | |||||
Hiriburua | Repton Tamworth | ||||
Kultura | |||||
Hizkuntza(k) | Antzinako ingelesa (Englisc) | ||||
Erlijioa | Katolizismoa eta Paganismoa | ||||
Historia | |||||
Icelek Angloak Ipar Itsasoan zehar eraman zituen (tradizionala) | 527 | ||||
Creoda lehenengo erregea Tamworthen | 584 | ||||
Wessexekin batu zen Ingalaterrako Erresuma osatzeko | 918ko abenduaren 4a | ||||
|
Merciaren mugetan Northumbria, Powys, Gales, Wessex, Sussex, Essex eta East Angliako Erresumak zituen. Mercia izena gaur egun erabiltzen da, batez ere hainbat unitate militar, komertzial edo boluntarioen taldeak izendatzeko.
918ko abenduaren 4an Wessexekin batu zen Ingalaterrako Erresuma osatzeko.