Ems
Ems ibaia (alemanez: Ems; nederlanderaz: Eems; behe-alemanez edo behe-saxoieraz: Eems edo Iems; latinez: Amisia), Alemaniako ipar-mendebaldeko ibai bat da. Hegoaldetik iparralderantz doa Alemaniako Ipar Renania - Westfalia eta Saxonia Beherea estatu federatuetan zehar. 371 km-ko luzera dauka.
Ems | |
---|---|
![]() | |
Datu orokorrak | |
Luzera | 371 km |
Geografia | |
![]() | |
Koordenatuak | 53°19′32″N 7°14′41″E / 53.3256°N 7.2447°E |
Estatu burujabe | ![]() |
Alemaniako estatua | ![]() |
Hidrografia | |
Ibaiadarrak | ikusi
|
Arroaren azalera | 17.934 km² |
Ur-emaria | 80 m³/s |
Iturburua | Schloß Holte-Stukenbrock |
Bokalea | Dollard |
Iturburua Schloß Holte-Stukenbrockeko Teutoburgo basoaren hegoaldera dauka, 134 metroko altueran. Ems ibaiaren estuarioa oso zabala da: Alemaniako Ekialdeko Frisiaren eta Herbehereetako Groningen probintziaren arteko muga naturala da. Urak Ipar Itsasora isurtzen ditu Ems ibaiak, Dollart badian.
Kanpo estekak aldatu
Artikulu hau Alemaniako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |