Ireki menu nagusia

Emmanuelle Joly Thomas (Paris, 1971ko ekainaren 2a -) surflari profesional lapurtarra da.

Emmanuelle Joly
Icone surf portail fr.png
Datu pertsonalak
Jaiotza Emmanuelle Joly
1971ko ekainaren 2a (48 urte)
Paris Frantzia
Bizilekua Angelu Euskal Herria
Altuera cm
Pisua kg
Ibilbidea
Sponsorrak Oxbow, Oakley
Lorpen garrantzitsuenak 6 aldiz Europako txapelduna

Historiako Euskal Herriko emakumezko surflaririk onena da. Frantses estatu mailan ere ezagunena eta txapelketarik gehien irabazi duena da. Bi eremu hauetan emakumezkoen surfaren aitzindarietakoa da.

Eduki-taula

Kirol ibilbideaAldatu

EmaitzakAldatu

JakingarriakAldatu

Surfean aritzeko bere spot kutunak "etxekoak" direla dio: Angelukoak eta Lafitenia Bidarten.

Beti surfarekin lotuta, bere lanbidea kirol honetan entrenatzaile pertsonala izatea da. Kazetari lanak ere egiten ditu: Surfeuses Magazine aldizkarian artikulua egin ohi du eta liburu bat idatzi du[1].

Bestelako kirol-abenturetan ere parte hartu du[2] eta behin baino gehiagotan munduari bira eman dio.

Angeluko udal politikan bere saiakera egina du: 2001eko udal hauteskundeetan 2008tik auzapeza den Jean Espilondoren zerrendan joan zen; orduan Espilondok ez zuen irabazi eta herriko etxea Robert Villenaveren zerrendak hartu zuen.

Anekdotarako, Villenaverekin Nathalie Tauziat tenislaria kontseilari atera zen.

Bi seme-alabaren ama da.

BibliografiaAldatu

ErreferentziakAldatu

  1. Ikus "Bibliografia"
  2. Ikus bere webgunean.

Ikus, gaineraAldatu

Kanpo loturakAldatu