Emilio Alarcos Llorach

hizkuntzalari espainiarra

Emilio Alarcos Llorach (Salamanca, Espainia, 1922ko apirilaren 22a - Oviedo, Espainia, 1998ko urtarrilaren 26a) espainiar hizkuntzalaria izan zen.

Emilio Alarcos Llorach

katedradun

Bizitza
JaiotzaSalamanca1922ko apirilaren 22a
Herrialdea Espainia
HeriotzaOviedo1998ko urtarrilaren 26a (75 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: miokardio infartu akutua
Familia
Ezkontidea(k)Josefina Martínez Álvarez (en) Itzuli
Hezkuntza
HeziketaValladolideko Unibertsitatea
Madrilgo Unibertsitatea
Hezkuntza-mailadoktorea
Doktorego ikaslea(k)Manuel Iglesias Bango
Hizkuntzakgaztelania
asturiera
Ikaslea(k)
Jarduerak
Jarduerakhizkuntzalaria, unibertsitateko irakaslea, filologoa, idazlea eta erromanista
Enplegatzailea(k)Oviedoko Unibertsitatea
Jasotako sariak
KidetzaReal Academia Española
Academia de la Llingua Asturiana

Biografia aldatu

R. M. Pidalen eskolan ikasi zuen, eta Dámaso Alonsoren ikaslea izan zen, Filosofia eta Letretako lizentziatura egin zuenean. Madrilen egin zuen doktoregoa, eta Suitzara joan zen gero irakasle. Han, Europako hizkuntzalaritzak urte haietan izan zituen aurrerakuntza estrukturalisten berri jakin zuen (Saussure, Trubetzkoy, Jakobson, Hjelmslev eta Martineten teoriak), eta gero, espainierako hizkuntzalaritza eta literatura-kritikaren ikerketetan erabili zituen.

Espainiara itzuli eta hainbat lekutan irakasle izan ostean, 1951n, Oviedoko Unibertsitateko Filosofia eta letretako fakultatean hasi zen lanean, gramatika historikoko irakasle. Katedra hori bete zuen erretiroa hartu arte, eta handik eragin handia izan zuen hurrengo ikertzaileen belaunaldian.

Alarcosen adore eta zorroztasun zientifikoei esker onartu ahal izan zen Espainian Hjelmslev daniarraren estrukturalismo formala, eta hari buruz idatzi zuen bere Gramatika estrukturala (1951). Fonologiari buruzko bere ikerketak, berriz, Espainiako unibertsitate askotako eskuliburua izan den Fonologia espainiarra (1950) liburuan agertzen dira. Horiez gainera, 1970ean Espainiarraren gramatika funtzionalari buruzko ikerketak obra argitaratu zuen, eta 1994an Hizkuntza Espainiarraren Gramatika. Bere garaiko beste ikertzaile batzuek ez bezala, Alarcosek sintaxian eta fonologian ipini zuen bere arreta guztia.

Besteren artean, Asturiasko Printzearen Saria jaso zuen.

Erreferentziak aldatu