Estrukturalismo
Estrukturalismoa XX. mendean sortutako eskola filosofikoa eta giza eta gizarte-zientzien metodologia eta korrontea da, gizarte errealitatea objektuen arteko erlazio multzo moduan aztertzen duena, objektuak euren esentziaz haraindi beste objektu batzuekin harremanetan duten zeinuak definituz. Humanismo, subjektibismo, enpirismo eta historizismoaren aurkako joera da, nia baztertuz, objektu bakoitzaren egitate partikularrak ukatuz eta azterketa sinkronikoa aldeztuz hurrenik hurren. Estrukturalismoaren jatorria Ferdinand de Saussurek 1916 urtean plazaraturiko Cours de linguistique générale liburuan dago, non hizkuntza elementuen arteko baliokidetasun eta aurkakotasun harremanen bitartez definitzen duen. Beste pentsalari estrukturalista nabarmen batzuk Claude Lévi-Strauss, antropologia arloan, Roland Barthes eta Louis Althusser izan dira.
Erreferentziak
aldatu- Apodaka, Eduardo (2024): Subjektuaren zainak eta adarrak, Bilbo, UEU. ISBN 978-84-8438-897-5
- Galparsoro, Jose Ignacio (2008): "Aro Garaikidea. Filosofia Kontinentala" in Agustin Arrieta eta Ibon Uribarri (koord.): Filosofiaren historia, Donostia, Elkar. ISBN 978-84-9783-403-2
Kanpo estekak
aldatu
Artikulu hau filosofiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |