Elena Setién

Donostiako musikaria

Elena Setién Yeregui (Donostia, 1978) jazz musikagile euskalduna da[1]. Bi hamarkada pasa ditu atzerrian, bereziki Danimarkan, eta bertan garatu du bere musikari ibilbidea.

Elena Setién

(2019)
Bizitza
JaiotzaDonostia, 1978 (45/46 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakabeslaria, multi-instrumentalist (en) Itzuli eta musikagilea
Musika instrumentuaahotsa

IMDB: nm9455447 Facebook: ElenaSetienmusician Bandcamp: elenasetien Musicbrainz: 5376f155-16e4-47dd-8dc9-01e0141b66ed Discogs: 2000568 Edit the value on Wikidata

Biografia

aldatu

Elena Setién Donostian jaio zen eta 18 urte zituela atzerrira joatea erabaki zuen. Londresen bizi izan zen aurrena, ondoren Bartzelonan eta hamaihiru urte pasa ditu Kopenhagen. Danimarkako hiriburuan bizi zela, 2005 urtean Johanna Borchertekin Little Red Suitcase bikotea osatu zuen[2][3] eta hiru disko atera zituzten, They'll Learn Much More Than We'll Never Know (2007an), Temporarily Out Of Order (2008an) eta Enhver Betydning Er Også En Mislyd (2010ean)[4]. Bigarren diskoak Danimarkako Arte Ministerioko saria jaso zuen[5]. 2011 urtean Markus Pesonen Hendectet taldearekin HUM diskoaren grabaketan hartu zuen parte[6].

2013an bakarkako bideari ekin zion eta Twelve Sisters diskoa atera zuen. 2014-15 ikasturtean Kopenhageko Goi Kontserbatorioko kantu moderno irakaslea izan zen eta Kopenhageko Waldorff eskolako biolin, kantu moderno, kantu koral, musika lengoaia eta orkestra irakaslea ere bai[5].

2016an Danimarkako aroari amaiera eman eta Donsotiara itzuli zen. Mikel Azpiroz teknikari eta arreglistarekin[7] elkarlanean Dreaming of Earthly Things argitaratu zuen[3][8]. Musika minimalista egiten du disko honetan, musika tresna gutxi erabiliz, eta pop eta jazz doinuak uztartzen ditu[9]. 2019ko otsailean Another Kind Of Revolution diskoa atera du, hau ere Mikel Azpirozekin elkarlanean[10].

2020an, Mirande proiektuaren Mirande (Forbidden Colours) diskoan ageri da; Elena Setienen ahotsak eta teklatuek egitasmo guztia biltzen dute.[11] Urtero bezala, BERRIA egunkariak urtean kaleratutakoa nabarmendu du erreportaje batean; bertan, Julen Azpitarte musika kritikariari urteko euskal disko interesgarriena iruditu zaio Miranderena. [12]

Munduan zeharreko Jazz jaialdi ugaritan jo izan du, Kopenhagen, Berlinen, Grenoblen, Moersen, Londresen, Bergenen, Ottawan, Rochesterren[13]... Ingelesez abesten du eta musika tresna asko jotzen ditu, gehien bat pianoa eta biolina, eta perkusiozko tresna ugari ere bai. Danimarkako Grammy sarietan Jazz estiloko musikaren izendapenak izan zituen 2008, 2009, 2012 eta 2013an[13].

Diskografia

aldatu

Little Red Suitcase

aldatu
  • They'll Learn Much More Than We'll Never Know (2007)
  • Temporarily Out Of Order (2008)
  • Enhver Betydning Er Også En Mislyd (2010)

Markus Pesonen Hendectet

aldatu
  • HUM (2011)

Bakarka

aldatu
  • Twelve Sisters (2013)
  • Dreaming Of Earthly Things (2016)
  • Another Kind Of Revolution (2019)

Erreferentziak

aldatu
  1. (Gaztelaniaz) «Elena Setién» Discogs (Noiz kontsultatua: 2019-02-02).
  2. «Little Red Suitcase discography» RateYourMusic (Noiz kontsultatua: 2019-02-02).
  3. a b (Gaztelaniaz) Rodríguez, Almudena. (2016-12-24). «Elena Setién, talento nacional que triunfa fuera de nuestras fronteras» Cadena SER (Noiz kontsultatua: 2019-02-02).
  4. (Gaztelaniaz) «Little Red Suitcase» Discogs (Noiz kontsultatua: 2019-02-02).
  5. a b (Gaztelaniaz) «ELENA SETIÉN, POP EXPERIMENTAL» Asociación de cantautores Ojalá Kantautoreen Elkartea (Noiz kontsultatua: 2019-02-02).
  6. (Gaztelaniaz) «Markus Pesonen Hendectet - HUM» Discogs (Noiz kontsultatua: 2019-02-02).
  7. (Gaztelaniaz) «ELENA SETIÉN - Noticias, discos y conciertos» MondoSonoro (Noiz kontsultatua: 2019-02-02).
  8. (Gaztelaniaz) «ELENA SETIEN Dreaming of Earthly Things» Sala Clamores Jazz Madrid 2016-11-17 (Noiz kontsultatua: 2019-02-02).
  9. (Gaztelaniaz) «Elena Setién: ‘Dreaming Of Earthly Things’» distritojazz.com (Noiz kontsultatua: 2019-02-02).
  10. (Gaztelaniaz) «Elena Setién - Another Kind Of Revolution» Discogs (Noiz kontsultatua: 2019-02-02).
  11. «Mirande» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2021-01-07).
  12. Lizarralde, Mikel. «Musikak segitzen du» Berria (Noiz kontsultatua: 2021-01-07).
  13. a b https://web.archive.org/web/20190202212622/https://static1.squarespace.com/static/5691833ea12f449cd64e5a09/t/5692355025981daa98f638b5/1452422485579/Elena_Biography.pdf

Kanpo estekak

aldatu