El caso del bacalao (gaztelaniaz) Francisco Ibáñez kataluniar komikigileak idatzitako komiki bat da. Bere pertsonaiarik ezagunenak diren Mortadelo eta Filemonen bosgarren abentura luzea da.

El caso del bacalao
Jatorria
Egilea(k)Francisco Ibáñez
IzenburuaEl caso del bacalao
Jatorrizko herrialdeaEspainia
ArgitaletxeaEditorial Bruguera
Ezaugarriak
Genero artistikoaumorezko komikiak
Hizkuntzagaztelania
TelesailaMortadelo eta Filemon
Emanaldia
Hasiera-data1970

Argitalpen ibilbidea aldatu

Gran Pulgarciton sailtzen hasi zen, aldizkari honen 74. zenbakitik 84.erarte, 28. orrialdean etena geratuz, eta Mortadelo aldizkarian argitaratzen jarraitu zen 48. orrialderarte, 4 orrialdeko ataletan banatua, bakoitza zenbaki bakoitzean eta bere izenburu propioarekin agertua. Beranduago bilduman bildua izango zen Ases del Humorreko 4. zenbakian, eta, beranduago, Colección Olén, laugarren edizioko 95. zenbakian, edo Ediciones Bren Súper Humor bildumaren 20. zenbakian Contra el "gang" del chicharrón, Valor y... ¡al toro!, Los superpoderes eta La máquina del cambiazorekin batera.

Istorioa aldatu

Norbait hiriko merkatari guztiei bakailaoa oparitzen ari da, hauek kiloa ogerleko batean salduz, honen ondorioz jendeak barra-barra erosten duelarik.

Egarria hedatzen da hiritik, mundu guztiak bakailaoa erosten baitu, bere prezio baxua dela eta. Bitartean, T.I.A.n hau Mafiaren erregea den Lucrecio Borgioren eta honen taldearen kontua izan dela jakiten da, honen ondorioz, Mortadelo eta Filemonek haren gordelekura joan behar dutelarik itxurazko eskuzabaltasun honen atzean zer ezkutatzen den jakiteko.

Zenbait alditan lorategian bizi den krokodiloa geldiarazten saiatu ondoren, Lucrecio Borgioren etxean sartzea lortzen dute honek eta bere taldeak ze azpijoko darabilten jakiteko asmoz: ur edangarrizko hodiak eztandarazi nahi dituzte, biztanleriaren egarria kontutan hartuta, ura prezio izugarrietan saldu ahal izateko. Mortadelok eta Filemonek zeuden ziegatik ihes egitea lortzen dute, eta hodia eztandaraztea eragozten saiatzen dira. Ez dute lortzen, eta, hala, orain, mafiosoek negozioa egin dezaten eragozten zentratzen dira. Horretarako, hauen kamioiak urez geldiarazten saiatzen dira, baina berriz ere huts egiten dute. Mortadelok euria eragiten du bere azti mozorroarekin. Beranduago, urak atzera egiten du, lokatz mordoa utziz. Azkenean, Mortadelok eta Filemonek mafioso taldeko kide guztiak atxilotzea lortzen dute.

Kritika aldatu

Fernando Javier de la Cruz Pérezen arabera, Mortadelo aldizkarian argitaratutako istorio honen zatiak Gran Pulgarciton argitaratutakoak baino kalitate eskasagoa zuen, Mortadelo eta Filemon ez ziren saileko beste pertsonaia finkorik agertu gabe, honek argitaletxea komertzialera mugitzen ari zela aditzera ematen zuelarik. Fernández Sotok lehen atalean "denbora erreala"ren (hau da, elipsia erabili gabe) erabilera goraipatzen du gangsterren etxea erasotzerakoan, hiru orrialde erabiliz lubaki batean dagoen krokodilo bat gainetik kentzeko, edo hiru tira Filemonek, ihes egin ahal izateko horman zulo bat nola egiten duen kontatzeko, Mortadelo gangsterrek irekita utzi duten atetik irtetzen den bitartean, baina irakurketa bateratutik atalkakora aldatzea azkarregia dela deritzo, eta, "zalantzarik gabe saileko komikirik biribilenetako bat izango litzatekeenaren martxa ona eteten du".

Eraginak eta ondarea aldatu


Aurrekoa
Valor y...¡al toro!
Mortadelo eta Filemonen abentura luzeak
1970
Ondorengoa
La historia de Mortadelo y Filemón

Kanpo estekak aldatu