Colección Olé
Colección Olé Editorial Brugueraren bilduma sail bat izan zen, ondoren Ediciones Bk berrartua, komiki komikoaren Bruguera eskolara dedikatua. 1990eko hamarkadaren erdialderarte, aurretik aldizkarietan saildutako komikiak bildu zituzten.
Ibilbidea
aldatuBildumak izan dituen albumen zerrenda 3 alditan aldatu da, eta, beraz, lau bilduma bereiz daitezke:
Lehen bilduma: 1971-1986
aldatuArtikulu nagusia: Colección Oléren albumak (lehen edizioa)
Brugueraren jatorrizkoa 1971n hasi zen etxeko pertsonaien erakustoki zabal bezala, eta argitaletxeak 1970eko hamarkadan izan zuen arrakastetako bat izan zen Gran Pulgarcito eta Joyas Literarias Juvenilesekin batera.
Bigarren bilduma: 1987-1992
aldatuEdiciones Bren lehen bilduma jada behin betiko Mortadelo eta Filemonengan (Francisco Ibáñezen beste pertsonaia batzuekin osatuz) eta Josep Escobarren Zipi eta Zapengan zentratu zen.
Hirugarren bilduma: 1992-1993
aldatuEdiciones Bren bigarren bildumak, bere garapen txikian (15 zenbaki) soilik Mortadelo eta Filemonen komikiak argitaratu zituen.
Laugarren bilduma: 1993-egundaino
aldatuArtikulu nagusia: Colección Oléren albumak (laugarren edizioa)
Ediciones Bren hirugarrenak Mortadelo eta Filemon, Superlópez, Zipi eta Zape eta, noiz behinka, beste pertsonaia batzuen komikiak ditu.