La historia de Mortadelo y Filemón
La historia de Mortadelo y Filemón (gaztelaniaz) Francisco Ibáñez kataluniar komikigileak idatzi eta marraztutako 6 orrialdeko komiki bat da. Bere pertsonaiarik ezagunenak diren Mortadelo eta Filemonen saileko komikia da.
La historia de Mortadelo y Filemón | |
---|---|
Jatorria | |
Egilea(k) | Francisco Ibáñez |
Argitaratze-data | 1969 |
Izenburua | La verdadera historia de Mortadelo y Filemón |
Jatorrizko herrialdea | Espainia |
Argitaletxea | Editorial Bruguera |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | komedia, Umore grafikoa eta umorezko komikiak |
Hizkuntza | gaztelania |
Telesaila | Mortadelo eta Filemon |
Emanaldia | |
Hasiera-data | 1970 |
Fikzioa | |
ikusi
|
Argitalpen ibilbidea
aldatuKomikia lehen aldiz La verdadera historia de Mortadelo y Filemón izenburuarekin Gran Pulgarcitoren 1970eko Almanakean argitaratu zen. Beranduago, beste istorio labur batzuekin batera Colección Oléren lehen edizioko 107. zenbakian eta Ases del Humor eta Magos del Humor bildumetako liburuki ezberdinetan, hauei izena emanez argitaratu da.
Jatorrian Gran Pulgarcitoren 1970eko Almanakean argitaratu zenean azkeneko biñetak Mortadelok irakurleei eginiko gabon zoriontze bat zuen. Ondorengo errekopilazioetan bokadiloa aldatu zen Mortadelok bere misioen etorkizuneko arrakastagatik opatzeko, eta 1975eko udaberriko Mortadelo Giganten azken biñeta hori ezabatu ere egin zen.
Istorioa
aldatuKomiki honetan, Ibáñezek Mortadelo eta Filemonen hasiera kontatzen du, nola ezagutu ziren, nola iritsi ziren ezkutuko agente izatera, baita Mortadeloren burusoiltasunare jatorria ere (Bacterio profesorearen huts egindako asmakizun bat).
Komiki honek zenbait inkoherentzia ditu Su vida privada izenekoarekiko, 1992koa. Esate baterako, Mortadelo, jatorriz, hiri batekoa dela (ondoren herri ñimiño batekoa dela esanez), edo biak Informazio Agentzian lanean hasi zirenean ezagutu zirela (ondoren, ustekabean ezagutu zirela eta euren kontura elkartu zirela esan zen bitartean).
Aurrekoa El caso del bacalao |
Mortadelo eta Filemonen abenturak 1970 |
Ondorengoa Chapeau el "esmirriau" |