Jaume Perich Escala, El Perich bezala ezaguna (Bartzelona1941eko azaroaren 5a - Mataró, 1995eko otsailaren 1a), kataluniar idazlea, marrazkilaria eta umorista izan zen. Era berean, honako frantziar komiki lanen itzultzaile lanak ere egin zituen: Asterix galiarra, Blueberry edota Achille Talon, besteak beste.

El Perich

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakJaume Perich Escala
JaiotzaBartzelona1941eko azaroaren 5a
Herrialdea Katalunia
HeriotzaMataró1995eko otsailaren 1a (53 urte)
Hobiratze lekuaCementiri de Collserola (en) Itzuli
Heriotza modua: barne-odoljarioa
Familia
Ezkontidea(k)Anna Berini (en) Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
katalana
Jarduerak
Jarduerakkarikaturagilea, idazlea, umorista eta komikigilea
Izengoitia(k)El Perich
IMDB: nm0673732 Edit the value on Wikidata

Biografia aldatu

Umea zela oraindik, bere komiki propioak sortzen zituen eta 0,50 pezetaren truke alokatzen zizkien lanak bere lagunei.

1964an, Editorial Brugueran hasi zen lanean erredaktore moduan. 1966an, prentsako bere lehen komikia kaleratu zuen eta ordutik, besteak beste, La SoliEl Correo CatalánLa Vanguardia eta El Periódico de Catalunya egunkarietan aritu zen. Bestalde, Bang! aldizkaria sortzen ere lagundu zuen.

1971n, Autopista lana idatzi zuen, bertan bildu zituen egunkarietan politikarekin lotuta agertutako aforismoak, esaldi laburrak eta hitz-jokoak; bilduma hori urteko liburu salduena izan zen. Ondorengo urteetan, ezaugarri bertsuko beste 20 liburu argitaratu zituen, horien artean nabarmenena Noticias del 5º Canal saila.

Hermano Lobo (1972) aldizkari entzutetsuko sortzailea izan zen. Beranduago, Manuel Vázquez Montalbán eta Forgesekin batera, Por Favor aldizkari politikoa sortu eta zuzendu zuen. Halaber, bere lanak Muchas Gracias zein El Jueves aldizkari satirikoan ere argitaratu zituen.

Umorearekin lotutako talde erakusketa askotan parte hartu zuen, hala nola, Frantzian, Italian, Portugalen, Belgikan zein Alemanian edota hispanoamerikar herrialde gehienetan.

Anna Berinirekin ezkondu zen.

53 urte zituela hil zen Matarón, 1995eko otsailaren 1ean, hesteetako odol-jario baten ondorioz.

Bere omenez sortu zen Gat Perich Nazioarteko Umore Saria. Berau, Alt Empordá eskualdeko LLansá (Girona) udalerrian banatzen da urtero bere lagun eta lankideen artean.

Bartzelonako Artxibo Historikoko Perich Fondoa aldatu

Jaume Perichen familiak Bartzelonako Artxibo Historikoari (AHCB) utzi zion 7.774 marrazki originalek osatutako dokumentu-funtsa, eta Bartzelonako Udalak "Sala Perich" izena jarri zion artxiboko grafiko kontsulta guneari.

AHCBren zaintzapean dagoen artxiboak bere garaian honako argitalpenetan agertutako marrazki originalak biltzen ditu: El Periódico (3.827), El Jueves (1.541), Interviu (883), La Vanguardia(112), Can-Can (14), Cuadernos para el Diálogo (50), DDT (11), Diario de Barcelona (31), Histeria (2), Jano (387), Mundo Diario (6), Opinión (3), Patio Trasero (4),Por Favor (56), Puta Mili (1), TBO (27), Tele/eXpres (89) edo Titanic (35). Era berean, zentsuratuak izan ziren hainbat lan ere biltzen ditu; edo TV3 Filiprim eta 3 i l'astròleg saioetarako sortuak izan zirenak zein argitaratugabeak, amaitugabeak edota identifikatugabeak; baita inolako irabazi asmorik gabe, aldarrikapenerako, kausa anitzen defentsan zein lagun edota ezagunen ospakizunetarako sortutakoak ere.

Bibliografia aldatu

  • Jesús Cuadrado (2000). De la historieta y su uso 1873-2000, Ediciones Sinsentido/Fundación Germán Sánchez Ruipérez