Ekialdeko Sierra Madre
- Artikulu hau Mexiko ipar-ekialdeko mendikateari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Sierra Madre (argipena)».
Ekialdeko Sierra Madre[1] (gaztelaniaz: Sierra Madre Oriental) Mexiko ekialdeko mendikatea da, Texasko hego-mendebaldetik Veracruzeko Cofre de Perote ingururaino luzatzen dena; bertan Zeharkako Sumendi-ardatzarekin bat egiten du. 1.300 kilometro da luze, ipar-mendebaldetik hego-ekialdera.
Ekialdeko Sierra Madre | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Mendirik altuena | Cerro El Potosí (Nuevo León) (en) |
Garaiera | 3.700 m |
Mota | mendikate |
Luzera | 1.300 km |
Geografia | |
Koordenatuak | 25°22′N 100°33′W / 25.37°N 100.55°W |
Mendikatea | Amerikar mendikatea |
Estatu burujabe | Mexiko |
Mexikoko estatu | Coahuila de Zaragoza |
Geografia
aldatuEkialdeko Sierra Madre Rio Granderen hegoaldetik Veracruz estaturaino luzatzen da, Mexikoko golkoaren paraleloan, AEBetako Texas eta Mexikoko Coahuila, Nuevo León, Tamaulipas, San Luis Potosí, Hidalgo, Puebla eta Tlaxcala zeharkatuz. Veracruzen Zeharkako Sumendi-ardatzarekin elkartzen da. 1.300 kilometroko luzera dauka, eta batez besteko zabalera 50 kilometrokoa da.
Itsas jatorriko harkaitz sedimentarioen tolesduraren ondorioz sortu zen mendikate hau, eozenoko laramidar orogenian . Zutabe litologikoak 3.000 metroko sendoera hartzen du. Kretazeoko harkaitz sedimentarioak dira sendoenak, eta akuiferoak sortzen dituzte euren unitate karstifikatuetan.[2] Cerro San Rafael, Cerro el Morro, Cerro el Potosí eta Sierra de la Marta dira tontorrik garaienak, guztiak 3.700 metro ingurukoak; Coahuila estatuan dagoen Cerro San Rafael da bakartuena eta prominentzia handiena daukana.
Landaretza eta fauna dibertsitate handia dago, eta espezie asko endemikoak dira. Texas hego-mendebaldeko Chisos Mountains eta Big Bend parke nazionaleko landare eta animaliak Mexikoko aldean daudenen oso antzekoak dira.
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2017/11/12 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ Euskaltzaindia. (2012-05-25). 170. araua: Amerikako toponimia. .
- ↑ Velázquez Aguirre, Luis; Ordaz Ayala, Anselmo, Provincias Hidrogeológicas de México, boletinsgm.igeolcu.unam.mx