Kirkintilloch (Eskoziako gaeleraz: Cair Cheann Tulaich), Eskozia erdialdeko udalerria da, Ekialdeko Dunbartonshire eskualdeko hiriburua, baina ez herri handiena. 2011ko erroldaren arabera 19.689 biztanle ditu.

Kirkintilloch
Cair Cheann Tulaich
 Eskozia
Administrazioa
Estatu burujabe Erresuma Batua
Herrialdea Eskozia
Eskoziako kontseilu guneaEkialdeko Dunbartonshire
Geografia
Koordenatuak55°56′09″N 4°09′17″W / 55.9358°N 4.1547°W / 55.9358; -4.1547
Map
Demografia
Biztanleria21.380 (2016)
Informazio gehigarria
Ordu eremuaUTC±00:00

Etimologia

aldatu

Gaelerazko Cair Cheann Tulaich izenak "muinoaren atzeko gotorlekua" esan nahi du.

Geografia

aldatu

Forth eta Clyde arteko ubidean kokaturik dago, Glasgowtik 13 kilometro ipar-ekialdera.

Historia

aldatu

II. mendeko Antoninoren Harresi erromatarrean zegoen gotorleku bat izan zen Kirkintillocheko lehen asentamendua.

XII mendean eliza bat zegoen bertan eta inguruan herria eratzen hasi zen 1211 urtean burgo estatusa lortu zuena, izan ere Glasgowtiko errepideko posta bat ezarri baitzen bertan. Asteroko merkatu eskubidea ere bazuen eta gaztelu bat eraiki zen, Eskoziako Independentzia Gerretan zeresanik izan zuena. Eskoziako gerra hauetan garaipoena lortu ondoren Roberto I.a Eskoziakoak Sir Malcolm Fleming Dumbartoneko sheriffari eman zizkion inguruko lurrak eta Dunbartongo konderriari lotuta gelditu zen Kirkintilloch.

XVIII mendean industrializatzen hasi zen Eskoziako lehenengo herrietako bat izan zen. Ehungintzan oinarritu zen bere ekonomia eta 1790ean 185 ehule zeuden. 1773an Forth eta Clyde arteko ubidea eraikitzeak eta 1826an trena iristeak bultzada handia eman zion herriari.

XX menderako industria nagusia untzigintza zen, baina Kirkintilloch famatu bihurtu zuen jarduera Britainiako telefono kabina eta posta-kutxen ekoizpena izan zen. Era berean Kirkintilloch "herri lehorra" izan zen, 1923 eta 1967 artean alkoholdun edarien salmenta debekaturik egon baitzen herrian.

1996an Ekialdeko Dunbartonshire eskualdea sortu zenean Kirkintilloch honen hiriburu izendatu zuten, Bearsden eta Bishopbriggs haundiagoak izan arren.

Ondasun nabarmenak

aldatu

Iruditegia

aldatu

Kanpo estekak

aldatu