Bearsden (Eskoziako gaeleraz: Cille Phàdraig Ùr, eskozieraz: Easter Kirkpatrick, Eister Kilpatrick), Eskozia erdialdeko udalerria da, Ekialdeko Dunbartonshire eskualdeko herri handiena da, hala ere hiriburua Kirkintilloch da. 2011ko erroldaren arabera 27.237 biztanle ditu.

Bearsden
Cille Phàdraig Ùr
Easter Kirkpatrick / Eister Kilpatrick
 Eskozia
Administrazioa
Estatu burujabe Erresuma Batua
Herrialdea Eskozia
Eskoziako kontseilu guneaEkialdeko Dunbartonshire
Geografia
Koordenatuak55°55′09″N 4°20′00″W / 55.919238°N 4.333202°W / 55.919238; -4.333202
Map
Demografia
Biztanleria28.120 (2016)
Informazio gehigarria
Ordu eremuaUTC±00:00

Etimologia aldatu

Izenaren jatorria ezagutzen ez bada ere, Bearsden izena hartu zuen 1863an eraikitako tren geltokiaren izena hori zelako.

Geografia aldatu

Glasgow Handia metropoli eremuaren ipar-mendebaldeko mugan kokaturik dago, Glasgow erdigunetik 10 kilometrotara.

Historia aldatu

II mendean, 142 eta 144 artean, erromatarren gotorleku bat izan zen bertan, gaur egun Castle Hill izenaz ezagutzen den tokian, Antoninoren Harresia lur hauetatik pasatzen baitzen. Glasgow eta Lomond aintziraren arteko errepide militar bat ere bertatik pasatzen zen. 164 urtean beranduago erromatarrek atzera egin behar izan zuten Hadrianoren Harresira. Garai hartako aztarnak badaude oraindik, aipagarriena bainuetxe baten oinarria.

Erdi Aroan Kilpatrick izeneko lurralde zabal baten parte izan zen. 1649an bitan banatu zen lurraldea, Old Kilpatrick ("Kilpatrick zaharra") mendebaldeko zatia, gaur egungo Dumbarton eta Clydebank ingurua, eta bestea New Kilpatrick ("Kilpatrick berria"), gaur egungo Bearsdenek baino azalera handiagoa zuena.

1649an bertan eraiki zen New Kilpatrick-eko eliza eta honen inguruan eratuz joan zen herria da Bearsden. Nekazaritzan oinarritzen ziren hainbat etxola ian ziren hasierako Bearsden sortu zutenak eta XIX mendean Glasgowko negoziogizonen bizilekuak eraikitzen hasi ziren. XX mendean suburbioak eratu ziren eta 1958an burgo bihurtu zen. 1996tik aurrera Ekialdeko Dunbartonshire barnean gelditu zen.

Ondasun nabarmenak aldatu

  • New Kilpatrickeko eliza
  • Bainuetxe erromatarraren aztarnak

Iruditegia aldatu

Hiritar ezagunak aldatu


Kanpo estekak aldatu