Trumoi-ekaitz

Ekaitz elektriko» orritik birbideratua)

Trumoi-ekaitza edo trumonada bat-bateko atmosferako deskarga elektriko bat edo gehiago argi-pirrinta (oinaztu) eran eta soinu supituko edo burrunbatsu (trumoi) gisa nabaritzen den[1] fenomeno meteorologikoa da.

Eboluzioa aldatu

 
Trumoi ekaitza Herbehereetako Enscheden.

Trumoi ekaitz guztiek, axolik ez zein motakoak diren, hiru fase dituzte:

  • Kumulu fasea
  • Fase heldua, eta
  • Lasaiakeria fasea

Atmosferaren egoeraren arabera, fase bakoitzak 20 minututik zenbait ordutara iraun dezake.

Motak aldatu

Haizearen arabera, lau trumoi ekaitz motak daude:

  • Barrunbe bakanekoak
  • Barrunbe anizkunekoak
  • Barrunbe anizkuneko lerroak
  • Gainbarrunbeak

Kokapena aldatu

Trumoi ekaitzak munduko edozein lekutan ager daitezke, eskualde polarretan ere, baina arruntagoak dira baso tropikaletan. Munduan trumoi ekaitz gehiago izan dituzten herriak Ugandako Kampala eta Tororo edo Indonesiako Bogor eta Java dira. Euskal Herrian oso arruntak dira baita ere.

Mitologia aldatu

Historian zehar, gizakiok trumoi ekaitzen indarra miretsi izan dugu. Erromatarrek Jupiterrek sortuak zirela uste zuten. Amerindiarrek, era berean, Izpiritu Handiak.[2]

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu