Eguzki-lore labur (Carlina acanthifolia) landare loredunen espezie botaniko bat da, Asteraceae familiako Carlina generoko belarkara. Astalarra, basalarra edo kardalora izenak ere baditu. Eguzki-lorea 5 eta 30 zentimetro arteko altuera har dezake. 5 cm lore zuria izaten du. Abuztua eta urria artean loratzen dena. Mendian (1100 - 2400 m) bizi da.

Eguzki-lore labur
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaPlantae
OrdenaAsterales
FamiliaAsteraceae
LeinuaCynareae
GeneroaCarlina
Espeziea Carlina acanthifolia

Carlina acaulisek eguzki-lore luze du izena, eta espezi e horrekiko duen alde garrantzitsuena da, eguzki-lore laburrak ez duela zuztarrik, eta lurrarekin kontaktuan hazten dira bere hostoak eta loreak.[1]

Mitologia

aldatu

Euskal Herriko mitologian eguzki-loreak ikur gisa garrantzi handia du. Bere itxurak eguzkia irudikatzen zuen, horregatik antzinako sineskeren arabera etxeak, baserriak eta bordak sorgin eta izpiritu edo izaki gaiztoez babesteko asmoz ateetan jartzeko ohitura zegoen, bestalde sorginkeria, aztikeria eta madarikazioen aurkako babeslea ere ba omen zen. Gaur egun oraindik baserri giroko leku askotan jarri ohi da. Sineskera horien arabera, eguzki-lorearen babes ahalmena San Joan eguneko goizaldean urte osoan baino indartsuagoa izan ohi zen.

 
Marcadau arana, Pirinioak, Cauterets, Pirinio Garaiak departamendua : Carlina acanthifolia, ireki gabe.

Sineskera hau orokorrean Mendebaldeko Europako herrialde askotan[erreferentzia behar] jasotzen da: adibidez, Pirinio mendietako bi alboetan, Aragoin bai eta Alpeetako eskualdean ere, betiere sorgin eta izaki gaiztoen inguruko babesle gisa. Aragoin Cardo de bruixas edo Cardo machico deitu ohi zaio, Alpeetako zenbait lekutan Alpeetako eguzkia ere deitzen zaio.

Erreferentziak

aldatu
  1. (Gaztelaniaz) «Carlina acanthifolia All. cynara (Pourret ex Duby) Rouy» Herbario jaca (Aragoiko gobernua eta IPE-CSIC).

Ikusi, halaber

aldatu

Kanpo estekak

aldatu