Eguzki-energia Euskal Herrian

Eguzki-energiaren garapena geldoa izan da Euskal Herrian, 1980ko hamarkadan isolatutako guneetako baserri eta etxe batzuetan froga modura jartzen hasi zirenetik gaur egun arte, garapenak oztopo handiak izan ditu.

Eguzki energi "zelaia" Monte Alton (Milagro. Nafarroa)

Bilakaera aldatu

Energiaren Euskal Erakundearen arabera, 2006. urtearen amaieran, Euskal Autonomia Erkidegoan plaka fotovoltaikoz osatutako 1.189 instalazio fotovoltaiko zeuden, eta instalaturiko potentzia guztira 4,9 megawatteko zen. Eguzki-energiak beraz, erabilitako energiaren zati oso txikia hartzen du oraindik ere.

Egitasmo ezberdinak aldatu

Azken hogei urteetan hainbat egitasmo burutu dira Euskal Herrian eguzki-energia ustiatzeko.

"Eguzki ortuak" aldatu

2007ko martxoaren 17an Acciona enpresak Nafarroako Milagro udalerrian dagoen Monte Altoko "eguzki ortua" inauguratu zuen. Bertan, eguzkiaren izpiak energia bihurtzen duten ehundaka eguzki panel daude. 2007an instalazioak zabaldu zituenean, 14 milioi kilowatt ekoizteko gai ziren, eguzki ortu bateko eguzki panelek ekoitzitako energia kopururik handiena.

Proiektuan 753 pertsonek hartu dute parte, bakoitzak panel bat edo gehiago erosi dituelarik, horrela pertsona bakoitza panel baten jabe izango da urte jakin batzuetan. Egindako inbertsioa energia saltzeagatik lortutako dirutan jasoko dute. Inbertsioa guztira 65 milioi eurokoa izan zen.

Eraikin publikoen erabilera aldatu

2014tik goiti I-Ener herritar sozietateak, herriko etxeekin elkarlanean, Ipar Euskal Herriko eraikin publikoetako teilatuetan eguzki-plaken instalazioak egin ditu. Orain arte 16 egitasmo burutu dituzte, eta eraikinen ezaugarrien arabera, instalazio bakoitzak 9.000 eta 110.000 kilowatt arteko ekoizpena du urtero[1].

Erreferentziak aldatu

  1. «GURE PROIEKTUAK» I-ENER (Noiz kontsultatua: 2022-04-18).

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.