I-Ener
I-Ener SAS energia ekoizten duen Ipar Euskal Herriko herritar sozietate bat da. 2014ean sortu zen eta Euskal Herrian energia berriztagarriak garatzea du xede[1]. Orotariko akziodunak ditu, norbanakoak zein entrepresa, elkarte eta egitura publikoak (tartean Euskal Hirigune Elkargoa[2]). Egun 300.000€ baino gehiagoko kapitala du[3] eta Donazaharren kokatua da[4].
I-Ener | |
---|---|
Datuak | |
Mota | negozioa |
Jarduera sektorea | energia berriztagarriaren industria |
Herrialdea | Frantzia |
Agintea | |
Egoitza nagusi | |
Legezko forma | Akziodunen sozietate sinplifikatua |
Historia | |
Sorrera | 2014 |
webgune ofiziala |
Historia
aldatu2014an sortu zen 10 pertsonen hausnarketaren ondorioz[1]. Energia berriztagarrien ekoizpena bultzatu nahi zuten, eremu gisa Ipar Euskal Herria hartuz eta ibilmolde parte-hartzailea segituz[1]. Azken bi hamarkadetan argindarraren merkatuaren liberalizazioa eman da frantses estatuan, eta horrek entrepresa pribatuei parada eman die argindarra ekoiztu eta saltzeko, tartean I-Ener herritar sozietateari.
Gaur egungo akziodunen artean 450 herritar, 8 elkarte, 5 entrepresa eta 2 egitura publiko ditu bederen[1][5]. Akzio bakoitza 50€tan saldua da[1]. 2018an Enargia deitu energia hornitzaile kooperatibaren sorrera bultzatu du[6].
Ekoizpena eta ibilmoldea
aldatuI-Ener entrepresak eguzki plakak baliatzen ditu energiaren ekoizteko. Herriko Etxeekin elkarlanean, eraikin publikoetako teilatuetan eguzki panoak ezartzea bideragarria denetz ikertzen dute lehenik[7]. Bideragarria bada, herrian bilkura publiko bat antolatzen dute herritarrei proiektuaren berri emateko eta ekonomikoki parte hartzera bultzatzeko[1]. Orain arte 16 egitasmo burutu ditu, eta eraikinen ezaugarrien arabera, instalazio bakoitzak 9.000 eta 110.000 kilowatt arteko ekoizpena du urtero[7].
Behin instalazioa egina delarik, sortu argindarra energia hornitzaile bati saltzen diote. Erosle nagusia EDF da, frantses estatuko laguntzak dituen enpresa bakarra baita[1]. Hala ere, Enercoop hornitzaileari ere saltzen diote ekoizpenaren zati bat[1], eta etorkizunean Enargiari ere elektrizitatea saltzeko proiektua du I-Enerrek[3].
Antolaketari dagokionez, Biltzar Nagusian akziodun orok du bozka eskubidea, pertsona bakoitzak bozka bat ukanik: hots, bakoitzaren bozka ez da dituen akzio kopuruen menpekoa[4]. Zuzendaritzako talde batzorde batek eta lehendakari batek gobernatzen dute sozietatea. Sozietatearen kide asoziatuak dira biak[4].
GoiEner Hegoaldeko entrepresarekin harreman estua mantentzen du[5].
Erreferentziak
aldatu- ↑ a b c d e f g h astekaria, Herria. (2018-06-18). «I-Ener herritar sozietatea, energia berriztagarrietan indartsu eta kementsu» Argia (Noiz kontsultatua: 2020-01-05).
- ↑ (Frantsesez) Olhagaray, Anaiz Aguirre. (2019-02-25). «Climat : l’Agglomération entre au capital d’I-Ener» www.mediabask.eus (Noiz kontsultatua: 2020-01-05).
- ↑ a b Enbata. «Le Pays Basque vers sa souveraineté énergétique» Enbata (Noiz kontsultatua: 2020-01-05).
- ↑ a b c «ENPRESA» I-ENER (Noiz kontsultatua: 2020-01-05).
- ↑ a b Interview. «La souveraineté énergétique est aussi une solution en termes d’emplois locaux» Enbata (Noiz kontsultatua: 2020-01-05).
- ↑ «Proiektua eta baloreak» www.enargia.eus (Noiz kontsultatua: 2020-01-05).
- ↑ a b «GURE PROIEKTUAK» I-ENER (Noiz kontsultatua: 2020-01-05).