Edurne Portela
Miren Edurne Portela Camino (Santurtzi, Bizkaia, 1974) bizkaitar historialaria, filologoa, unibertsitateko irakaslea, saiogilea eta eleberrigilea da.[1]
Edurne Portela | |
---|---|
(2021) | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Edurne Portela Camino |
Jaiotza | Santurtzi, 1974 (49/50 urte) |
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria |
Bizilekua | Madril |
Hezkuntza | |
Heziketa | Nafarroako Unibertsitatea 1997) lizentzia : historia Ipar Carolinako Chapel Hilleko Unibertsitatea 2003) |
Hizkuntzak | gaztelania ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea, historialaria, filologoa eta unibertsitateko irakaslea |
Enplegatzailea(k) | Ipar Carolinako Chapel Hilleko Unibertsitatea (1997 - 2001) Lehigh University (en) (2003 - 2015) |
Jasotako sariak | |
edurneportela.com | |
Biografia
aldatuHistorian lizentziaduna da Nafarroako Unibertsitatean (1997). Estatu Batuetan irakasle eta ikertzaile lanetan aritu da. Literatura Hispanikoetan (1999) masterra eta Literatura Espainiarrean eta Latinoamerikarrean doktoretza (2003) egin zituen, biak Ipar Carolinako Unibertsitatean, Chapel Hillen (Ipar Carolina), bertako irakasle elkartua izan zelarik (1999-2001). 2003an, Lehigh-eko Unibertsitateko (Pensilvania) College of Arts and Sciences-era joan zen. Han, hamahiru urtez irakasle elkartu gisa aritu zen (2003-2008).[2]
2010ean, Siglo XXI (ALCESXXI) Espainiako Literatura eta Zinemaren Nazioarteko Elkartea sortu zuen, lehendakariorde (2010-2016) eta ALCES XXI aldizkariaren argitalpen-kontseiluko kide izanik.
2016. urtean amaitu zuen Estatu Batuetako karrera akademikoa, eta Espainiara itzuli zen, idazketan buru-belarri aritzeko, saiakera- eta eleberri-lanak argitaratuz eta komunikabide inprimatu zein digitaletan kolaboratuz, hala nola La Marea, El Correo, El País, RNE eta La SER.
2018an, Fikziozko Libururik Onenaren saria jaso zuen, Mejor la ausencia lanagatik, Madrilgo Liburu-denden Gremioak 18. edizioan emandakoa.[3]
Bai eleberrigile gisa, bai bere saiakeretan, Edurne Portelak indarkeriaren gaia landu eta[4] ikertzen du, hainbat alderditatik: ETAren goraldian euskal gizartean bizi izandako indarkeria (El Eco de los Disparos), eta harreman toxikoen eguneroko indarkeria (Formas de estar lejos).[5][6]
Obra
aldatuSaiakera
aldatu- Portela Camino, Miren Edurne. Displaced Memories: The Poetics of Trauma in Argentine Women Writers. Lewisburg (Pensilvania): Bucknell University Press, 2009. ISBN 978-0-8387-5732-1.
- Portela Camino, Miren Edurne. El eco de los disparos: cultura y memoria de la violencia. Bartzelona: Galaxia Gutenberg SL, 2016. ISBN 978-84-16734-11-5; ISBN 978-84-16734-34-4.
Eleberria
aldatu- Portela Camino, Miren Edurne. Mejor la ausencia. Barcelona: Galaxia Gutenberg SL, 2017. ISBN 978-84-17088-12-5; ISBN 978-84-17088-39-2.
- Portela Camino, Miren Edurne. Formas de estar lejos. Barcelona: Galaxia Gutenberg SL, 2019. ISBN 978-84-17747-10-7; ISBN 978-84-17747-42-8.
- Ampuero, María Fernanda; Folguera, María; Cueva, Carmen G. de la. Tranquilas: Historias para ir solas por la noche. (2019) ISBN: 978-84-264-0703-0.
Artikulu zientifikoak
aldatu- Portela Camino, Miren Edurne. «Hijos del Silencio: Intertextualidad, paratextualidad y postmemoria en La voz dormida de Dulce Chacón». Revista de Estudios Hispánicos aldizkarian, 2007, 41 bol., 51-71. orr.
- Portela Camino, Miren Edurne. «Writing (in) Prison: The Discourse of Confinement in Lidia Falcón’s En el infierno».Arizona Journal of Hispanic Cultural Studies, 2007, 11. bol., 121-136. orr.
- Portela Camino, Miren Edurne. «Cicatrices del trauma: cuerpo, exilio y memoria en Una sola muerte numerosa de Nora Strejilevich». Revista Iberoamericana, 2008 urt.-martx, 74. bol, 222. zenb, 71-84. orr.
- Portela Camino, Miren Edurne. «“Como escritor no me interesa tomar partido”: Felix Bruzzone y la memoria anti-militante». A Contracorriente. Una Revista de Historia Social y Literatura de América Latina, pri. 2010, 7. bol., 3, 168-184. orr.
- Portela Camino, Miren Edurne. «El espectro y la memoria en Cielos de barro de Dulce Chacón». Anales de Literatura Española Contemporánea, 2011, 36. bol., 1, 187-207. orr.
- Portela Camino, Miren Edurne. «Despertar del letargo: Literatura vasca contra la indiferencia y el silencio». Revista de Estudios Hispánicos, 2013, 47, 3, 417-442. orr.
Sariak eta errekonozimenduak
aldatu- 2022, Euskadi saria.[7]
Bibliografia
aldatu- Gehman, Geoff. «Putting More Humanity into Humanties. Humanities Center Director Edurne Portela Has Made the Center a Model Forum/Laboratory for Interdisciplinary Projects». Acumen. The Magazine of Lehigh University's College of Arts and Sciences, oto. 2013, 18-19. orr.
Ikus, gainera
aldatuErreferentziak
aldatu- ↑ «Edurne Portela» TEDxVitoriaGasteiz.
- ↑ «Edurne Portela: «‘Duelo’, de Halfon, es un libro sutil, reflexivo, poético»» abc 2 de febrero de 2018.
- ↑ Lucas, Miguel Ángel Ortega. (23 de noviembre de 2018). Los premios de la comunidad lectora de Madrid. ISSN 1134-6582..
- ↑ «"La sociedad vasca ha sido silenciosa". Entrevista con Edurne Portela» Letras Libres.
- ↑ Press, Europa. (8 de marzo de 2019). «Edurne Portela habla de las relaciones tóxicas en 'Formas de estar lejos': "La violencia siempre produce silencio"» www.europapress.es.
- ↑ Andrés Seoane. (2019-03-08). Edurne Portela: "Hay violencias tan íntimas que a veces ni las reconocemos" | El Cultural. .
- ↑ (Gaztelaniaz) «Edurne Portela gana el Premio Euskadi de Literatura» El Correo 2022-10-21 (Noiz kontsultatua: 2022-10-21).