San Edmund Campion (Londres, 1540ko urtarrilaren 25a - Tyburn, 1581eko abenduaren 1a) ingeles jesulagun, martiri eta santu katolikoa izan zen.

Edmund Campion

Bizitza
JaiotzaLondres1540ko urtarrilaren 24a
Herrialdea Ingalaterrako Erresuma
HeriotzaTyburn (en) Itzuli eta Londres1581eko abenduaren 1a (41 urte)
Heriotza moduaheriotza zigorra: Urkatua, herrestatua eta zatikatua
Hezkuntza
HeziketaChrist's Hospital (en) Itzuli
University of Douai (en) Itzuli
St John's College (en) Itzuli
English College (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakapaiz katolikoa eta antzerkigilea
Enplegatzailea(k)University of Douai (en) Itzuli
KidetzaSodality of Our Lady (en) Itzuli
Santutegia
Abenduaren 1
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa
Erlijio-ordenaJesusen Konpainia

Londresko liburu saltzaile baten semea izan zen eta Oxfordeko Unibertsitatean hezi zen. 1564an, Eliza Anglikanoaren diakonoa ordenatu zuten, baina kontzientzia-erreserbak egin zituen. 1569an bere iritziak ezagutzen hasi ziren eta Campion Irlandara joan zen ikasketa eta ikerketa pribatuak egitera. Han ezagutu zuen atxilotu behar zutela, eta, ezkutatu ondoren, Douaira ihes egin zuen 1571n. Han adiskidetu zen Eliza Katolikoarekin.

1573an Erromara joan eta Jesusen Lagundian sartu zen. 1578an Pragan apaiztu zen eta sei urtez jesuiten ikastetxeko irakasle izan zen. 1580an Ingalaterrara bidali zuten, eta han predikatzen hasi zen. 1581eko uztailaren 14an atxilotu eta Londresera eraman zuten. Londresko Dorrean espetxeratu zuten eta torturatu egin zuten. Epaitu eta heriotza-zigorra ezarri zioten. 1581eko abenduaren 1ean urkatu eta zatitu egin zuten, Ralph Sherwin eta Alexander Briant apaizek bezala.

Leon XIII.a Aita Santuak 1886an beatifikatu zuen eta Paulo VI.a Aita Santuak 1980an kanonizatu zuen.