Edgar Negret
Edgar Negret Dueñas (Popayán, Cauca, 1920ko urriaren 11 – Bogotá, 2012ko urriaren 11[1]) kolonbiar eskultorea izan zen.
Edgar Negret | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Edgar Negret Dueñas |
Jaiotza | Popayán, 1920ko urriaren 11 |
Herrialdea | Kolonbia |
Heriotza | Bogota, 2012ko urriaren 11 (92 urte) |
Heriotza modua | berezko heriotza: ondesteko minbizia |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | italiera |
Jarduerak | |
Jarduerak | eskultorea |
Parte-hartzailea
| |
Jasotako sariak |
Arte ederretako ikasketak egin zituen. New Yorken eta Europan bizi izan zen, baina lehen erakusketak Kolonbian bertan egin zituen 1943 eta 1944an. Kolonbiatik kanpoko lehen erakusketa New Yorken egin zuen, Pericot galerian. Europan egon zenean, Jorge Oteiza euskal herritar eskultorea ezagutu zuen, eta haren eragina ere izan zuen. 1965ean, Kolonbiako Eskulturako Saria irabazi zuen. Bere eskultura publiko garrantzitsuenetako bat Seulgo Olinpiar Parkean dagoen Metamorfosia (1981) da. Hona beste lan aipagarri batzuk: Vaso con una flor (1949), El nido (1950), Rostro de Cristo (1950), Cabo Kennedy (1967), Aparatos mágicos (1955-1963).
Erreferentziak
aldatu- ↑ Falleció el escultor colombiano Édgar Negret Elespectador.com
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak
aldatuWikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Edgar Negret |