Edel Berit Kristine Klemetsdatter Hætta Eriksen[1], Lemet Edel izenez ere ezaguna, (Kautokeino, 1921eko urriaren 17a2023ko abuztuaren 13a) sami jatorriko norvegiar irakasle eta politikaria izan zen[2][3].

Edel Hætta Eriksen

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakLemet Edel, Lemet-Lemet Edel
JaiotzaKautokeino1921eko urriaren 17a
Herrialdea Norvegia
Talde etnikoaNorthern Sámi people (en) Itzuli
Lehen hizkuntzaIpar samiera
Heriotza2023ko abuztuaren 13a (101 urte)
Hezkuntza
HizkuntzakIpar samiera
norvegiera
Jarduerak
Jarduerakirakaslea, politikaria, autorea, editorea eta pedagogoa
Jasotako sariak

Bizitza

aldatu

Edel Hætta Eriksen Kautokeinon jaio zen 1921eko urriaren 17an. Haren ama Berit Karen Olsdatter Erke emagina zen; aita, berriz, Klemet Klemetsen Hætta. 1949an Hagbart Andor Eriksenekin ezkondu zen[4]. Nesnan eta Tromsøn irakasle moduan trebatu zen, duodji eskulangintzan eta samieran espezializatuz. 1949tik 1969ra irakasle aritu zen Kautokeinoko eskolan, eta 1969tik 1977ra zuzendari[5].

1977tik 1989ra Samien Hezkuntza Batzordeko lehen zuzendaria izan zen. Norvegiako Sami Elkarteko zuzendaritzako kide izan zen 1968tik 1975era, Samien Batzordeko kide 1956tik 1963ra eta 1974tik 1977ra, eta Norvegiako Arte Batzordeko kide ere bai. 1988an San Olaf ordena eman zioten[4][5].

Edel Hætta Eriksen 2023ko abuztuaren 13an hil zen, 101 urte zituela[2][3].

Lan hautatuak

aldatu
  • Låkkangirj'ji sámi-ja dárogillii (2 liburukitan, 1965-1970)
  • Muitalusat ja dáhpáhusat Guovdageainnus (4 liburukitan, 1991-1997)

Erreferentziak

aldatu
  1. (Ingelesez) Girji, Davvi. (2005). «Edel Hætta Eriksen: School Experiences» Sami school history. (Noiz kontsultatua: 2024-06-08).
  2. a b (Samieraz) «Guovdageaidnulaš Edel Hætta Eriksen lea vádjolan» NRK 2023-08-14 (Noiz kontsultatua: 2024-06-08).
  3. a b (Norvegieraz [bokmål]) «Edel Hætta Eriksen er død» NRK 2023-08-14 (Noiz kontsultatua: 2024-06-08).
  4. a b (Norvegieraz [bokmål]) Hirsti, Reidar. «Edel Hætta Eriksen» Norsk biografisk leksikon (Oslo: Kunnskapsforlaget) (Noiz kontsultatua: 2024-06-08).
  5. a b (Norvegieraz [bokmål]) Godal, Anne Marit. «Edel Hætta Eriksen» Store norske leksikon (Oslo: Norsk nettleksikon) (Noiz kontsultatua: 2024-06-08).

Kanpo estekak

aldatu