Dzungariako Atea (txinera sinplifikatuz: 阿拉山口; pinyinez: Ālā Shānkǒu; kazakheraz: Жетісу қақпасыJetisw qaqpası) erdialdeko Asiako mendatea da, Txina eta Kazakhstan arteko muga dagoena. Alakol aintziraren hego-ekialdean dago, Kazakhstango aldean, eta Aibi aintziraren ipar-mendebaldean, Txinako aldean. Errepidez eta trenbidez muga-pasabide honek bi herrialdeak lotzen ditu; eta Txinako lurreko mugako bigarren pasabide nagusiena da, Barne Mongoliako Manzhouli hiriko pasabidearen ondoren.[1]

Dzungariako Atea
Txina eta Kazakhstan arteko muga
Geografia
Altuera470 m
MendikateaAltai
LurraldeaBole (en) Itzuli
Map

Dzungariako Ateak Dzungariako mendiak mozten ditu bi aldeen arteko pasabidea ahalbidetuz, eta, beraz, «Mantxuria eta Afganistan artean zabaltzen den harresi menditsu luzearen arteko pasabide bakarra» dela diote.[2]

Herodotok, bere Historietan, ipar-ekialdeko lur bati buruzko bidaiarien txostenak aipatu zituen, non grifoek urrezko altxorrak gordetzen zituzten eta Grezia garbitzen zuten iparraldeko haizeen sortzailea zen Boreas jainkoaren bizilekua zela. Carl A. P. Ruck,[3] J.D.P. Bolton[4] eta Ildikó Lehtinen[5] autoreek, esaterako, egungo Dzungaria zela uste izan dute. Horretarako, iturri mitologikoen jatorria eskualdean ugariak diren protozeratopsen fosilak aurkitzea izan zela,[6] eta Hiperborea mitikoa, bertako biztanle baketsu eta zibilizatuekin, antzinako txinatar zibilizazioa izango zela diote.

Erreferentziak

aldatu
  1. (Ingelesez) Alashankou Port. Xinjiang Capital Attraction Network.
  2. Douglas Carruthers, Unknown Mongolia: A Record of Travel and Exploration in North-West Mongolia.
  3. Wasson, R.G.; Kramrisch, Stella; Ott et al., Jonathan (1986), Persephone's Quest - Entheogens and the origins of Religion, Yale University Press, pp. 227–230, ISBN 0-300-05266-9
  4. Bolton, J.D.P. (1962). Aristeas of Proconnesus.
  5. Traces of the Central Asian culture in the North: Finnish-Soviet Joint Scientific Symposium held in Hanasaari, Espoo, 14–21 January 1985 Suomalais-ugrilainen Seura, 1986.
  6. Adrienne Mayor, Peter Dodson, The first fossil hunters: paleontology in Greek and Roman times, Princeton University Press, 2001.

Kanpo estekak

aldatu


  Artikulu hau Txinako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.