Dzungariako mendiak edo Dzungariar Alatau (Alatau koloreko mendiak esan nahi du; mongolieraz: Зүүнгарын АлатауZüüngaryn Alatau; pinyinez: Ālātào Shān; kazakheraz: Жетісу АлатауыJetısu Alatauy; errusieraz: Джунгарский Алатауtranslit.: Dzhungarskiy Alatau) erdialdeko Asiako mendikatea da, Txinako Dzungaria eta Kazakhstango Zhetysu eskualdeen artean dagoena.

Dzungariako mendiak
Datu orokorrak
Garaiera4.464 m
Motamendikate
Luzera450 km
Zabalera90 km
Geografia
Map
Koordenatuak45°N 80°E / 45°N 80°E / 45; 80
Geologia
Material nagusiaGranito

Mendilerroa Dzungariako basamortuak eta inguruko lautadetan bizi ziren dzungariar herriaren izena darama. Karatal ibaiaren haranaren eta Alakol aintziraren artean dago, 450 kilometro inguruko luzera du, 50 eta 90 kilometro arteko zabalera eta 4.622 metroko altitudea (Semeonov Tien-Xanski tontorra).[1] Mendietako tontorrak glaziarrez estalita daude, eta 724.95 km²-ko azalera dute. Handiena Jambul edo Abaja glaziarra da, 8 km eta 21 km²-ko luzera duena. Mendikatean Karatal (390 km), hegoaldeko isurialdean, eta Aksu (316 km), Tentek (180 km) eta Lepsa (417 km) ibaiak jaiotzen dira, iparraldean, guztiak Balkhax aintziraren ibaiadarrak.

Katearen ekialdeko muturrean, Txina eta Kazakhstan arteko mugan, Dzungariako Atea dago, mendetan zehar erdialdeko Asiatik egindako konkista inbasioen ibilbide gisa erabili zuten mendi pasabide garrantzitsua. Pasabide horretatik igarotzen diren haizeak Eurasiako indartsuenen artean daude. Bertan, Dzungariako khanerria zegoen kokatuta historikoki.

Eskualdea esploratu gabe dago. Allium L. genero polimorfikoko 33 espezie aurkitu dituzte inguru horretan. Rhizirideum, Allium eta Melanocrommyum azpigeneroetakoak dira, eta mendi-oinetatik gerriko alpetarretara banatzen dira.[2]

Erreferentziak aldatu

  1. Asia, Kazakhstan, Dzhungarian Alatau, Various Ascents
  2. (Ingelesez) Baitenov, Muslim. (1995). «Distribution analysis of Allium-L. Species of the Dzhungarian Alatau» Journal of Arid Environments 30 (4): 397–401.  doi:10.1006/jare.1995.0034..

Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau Txinako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.